Maddi Izak jantzi du Hitz Gurutzatuen txapela
Hondarribitarrak hirugarren aldiz eskuratu du txapelketa
Irun
Sábado, 22 de noviembre 2025, 20:35
Maddi Iza hondarribitarra izan da larunbat honetan ospatu den Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketako garailea. Iaz bezala, hondarribitarrak jantzi du txapela azken fasea epe laburrenean eta akats bakar bat ere gabe amaitu ondoren. Hirugarren aldia da txapelketa bereganatzen duela: 2025 eta 2024 urteetan ez ezik, lehiaketaren aurreko aroko edizioetako batean ere lortu zuen.
Publicidad
Konten azaldu da Maddi Iza ez bakarrik emaitzarekin, «goiz pasa polita izan delako» ere: «gustoko ditut Joxan Elosegik prestatzen dituen bihurrikeri horiek», esan du, lehiaketaren sortzaileak moldatzen dituen definizioei buruz. Bereziak dira, hain zuzen ere, eta «nik uste dut ezin dela honetarako prestatu. Iparralden lan egiten dut eta, horri esker, hango hitzak ezagutzen ditut. Asko irakurtzea izan daiteke beste abantailetako bat», adierazi du txapeldunak. Hala ere, Izaren hitzetan «txapela ia-ia gutxienekoa da. Lagun giro jatorra sortzen da urtez urte etortzen den jendearekin».
Guztira, 30 partaide bildu dira Palmera Montero Gunean ospatu den lehiaketaren X. edizioan. Bertan bildu dira lehiaketako ohiko lagunak, baina baita parte-hartzaile berriak, «eta gainera, gazteak», nabarmendu du Aitzondo elkarte antolatzaileko Beñat Muguruzak. «Konten gaude» partaidetzarekin, nahiz eta «jende gehiago erakartzea espero genuen. Baina orokorrean, balorazioa positiboa da».
Parte-hartzaile guzti horietatik sei iritsi dira publikoaren aurrean jokatu den azken fasera: txapeldunaz gain, Xabier Azkue, Aitor Fernandez de Martikorena, Beñat Intxauspe, Xabier Dorrontsoro eta Oier Zulaika azkeneko gurutzegrama ebazten azkarrenak izaten saiatu dira. Bestalde, Ainara Maiak Irungo parte-hartzaile onenaren saria lortu du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión