Kemen Dantza Taldeak Goizuetako inauteria antzeztuko du aurten
Pio XII plazatik abiatuko dira dantzariak larunbat eguerdian, erdialdeko kaleetan Zahagi Dantza tradizionalaren emanaldi desberdinak eskaintzeko
Kemen Dantza Taldeak proposamen berri bat plazaratuko du aurten ere inauterietarako. Azken urteetan bezala, asteburu honetako larunbat eguerdian, Irungo kaleak dantza eta musikaz beteko ... dituzte: Euskal Herriko inauterietako tradizioa zabaltzeko helburuarekin, ekitaldi alai eta koloretsua eskainiko dute.
Publicidad
Aurten, Goizuetako inauteriak dira Kemen taldearen protagonistak: «egia esan, aspaldi egin genuen, txikiak ginenean, eta gogoa genuen berriro errepikatzeko. Dibertigarria da umeek ikasteko, zagiak sartzen direlako eta beste makil joku batzuk ere», azaltzen du Onintza Alzak, taldeko inauterietako antolatzaileak. Ume bezala bizi izan zutena orain beste ikuspuntu batetik disfrutatuko dute: «Adaxka Dantza Taldeko haurrak aterako dira, berrogeita hamar inguru izango dira. Eta gero, Kemeneko kideekin espero dugu ehun inguru izatea», adierazten du.
Goizuetako inauterietako protagonistak egurrez betetako zagiak edo ardo-zahagiak bizkarrean daramatzaten ikazkinak dira, makildantzarien artean dantzan. Zahagi Dantza bukatzean, Zaia segiziotik atera eta korrika ibiltzen da neska eta emakumeen atzetik musuak emateko. Urdinez jantzita doaz, aurpegia beltzez margotuta eta begien ingurua gorriz, eta zintzarri bat daramate zintzilik.
«Kontatu ditugu zenbat pertsona garen, eta lau edo sei pertsonarekiko, Zagi bat egongo da». Kemeneko dantzariek beteko dituzte paper horiek, «eta gainontzekoek eta umeek, txuriz eta gerriko eta txapel gorriz jantzirik» aterako dira. Horrela izango dela, ez dute beste pertsonaiarik sartuko, argitzen du Onintza Alzak.
Publicidad
Azken asteetan entsegu irekiak antolatu dituzte: «hiru zabaldu genituen kartel batzuekin. Azkenean, edonork, euskal inauterietan parte hartu nahi bazuen aukera ematea zen helburua, dantzak ikasi eta gurekin atera ahal izateko. Ez du axola adina edo dantzatzen jakiteak».
Ibilbidea eta geldialdiak
Larunbatean, Kemen dantza taldearen konpartsa Pio XII plazatik abiatuko da 12:00etan. Antolakuntzatik azaldu dutenez dantzariek zenbait geldialdi egingo dituzte ibilbidean zehar landutakoa erakusteko: Pio XII, Zabaltza eta azkenik San Juanen izango dira emanaldiak.
Publicidad
Hala ere, dantzarientzako festa lehenago hasiko da. Ikuskizuna hasi aurretik adinekoen egoitzara hurbilduko dira, haiek ere inauteriekin gozatzeko aukera izan dezaten: «urtero joaten gara haiei ere euskal inauterietaz nolabait gozatzeko aukera emateko», azaltzen du Onintza Alzak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión