
Hondarribia
Zuhaitz Egunak hogeita hamargarren edizioa izango du datorren larunbateanSecciones
Servicios
Destacamos
Hondarribia
Zuhaitz Egunak hogeita hamargarren edizioa izango du datorren larunbateanDatorren larunbatean, martxoaren 22a, Zuhaitz Eguna ospatuko da, San Telmo inguruan. 2024an jaiotako 93 haur eta haien familiak deitu dituzte goizeko 11:00etarako. Hain zuzen ere, Ametza zuhaixkak (Quercus pyrenaica) landatuko dira, lehen pinudi bat zegoen tokian. 12;00etan aldiz, 2018an jaiotakoak hurbildu beharko dira, makila eta beste opari batzuk jasotzera: 'Xendak' liburua, euskal abestiekin osaturiko liburuxka bat eta USB bat.
Zuhaitzak landatuko diren eta makilak banatuko diren eremura iristeko bi bide daude. Bata, San Telmoko tiro zelaitik eta bestea, Higer ingurutik. Bietan ere, oinez egin beharreko tartea txikia da. Aurtengo edizioa hogeita hamargarrena izango da, ekimen hau 1995ean abiatu baitzen, gure herrian bertako basoak berreskuratzeko asmoz. Haur jaioberri bakoitzak landatutako zuhaitzari esker, basoak sortzen dira.
Ingurumen saileko buru den Garoa Lekuonak gogoratu du nola «garrantzi berezia eman nahi diogun kolektibitateari, haur jaio berri bakoitzak naturari egindako ekarpenari esker, basoak sortzen ari gara azken hiru hamarkadetan».
Azalpena hau da: «Nahiz eta oso modu indibidualean barneratu den bakoitzaren zuhaitza, azken finean zuhaitz bakoitzarekin lortzen dugu basoak sortzea. Eta ez edozein baso, baizik eta bertakoak. Zuhaitzik ez zegoen tokietan, landatu dira eta hortikan basoak sortu ditugu. Edo pinudiak edo kanpoko zuhaitzak zauden tokietan, haiek kendu eta bertako zuhaitzak landatu ditugu. Korridore ekologikoak ere sortzen ditugu eta kolektibitatearen mezua azpimarratu nahi dugu, eta digitalizazioa egin dugunean hori ere zaindu dugu».
Hogeita hamargarren edizioa izango dela baliatuz, Ingurumen sailean lanketa bat egin da eta www.hondarribia.eus web orrian jaso dira haren emaitzak. «Begirada bakar batean ikusten dugu zer lanketak egin diran hogeita hamar urte hauetan». Mapa interaktibo baten bidez urtez urte ze eremutan eta zenbat zuhaitz landatu diren ikusi daiteke.
Urte hauetan guztietan «bertako espezietako 4.000 zuhaitz baino gehiago landatu dira, hala nola, ametzak, lizarrak, gereziondoak, intxaurrondoak... Azken urteetan gainera, Jaizkibel mendian lortutako hazietatik sortutako zuhaixkak landatzen dira».
Kontuan hartzeko gauza bat da «zuhaitzak landatzeko modua aldatu dela. Hasieran Guadalupe inguruan eta Artzurako bidean ilaretan egiten zen, kaleekin. Baina gero hori aldatu zen eta basoa moduan landatzen dira. Azken urtetan San Telmon egin izan da eta hor jarraituko dugu».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenida la influencer Marta Hermoso por un robo millonario en un hotel de Madrid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.