Hondarribia
Ikasle gehiago eta eskaintza zabalarekin hasi dute ikasturtea euskaltegian'Eta euskaraz egiten badugu?' lelopean, abian da aurten ere mintzapraktika egitasmoa
Hondarribia
Martes, 7 de octubre 2025, 20:33
2025/26 ikasturteari, iaz baino ikasle gehiagorekin eta eskaintza zabalagoarekin ekin dio Udal Euskaltegiak. Aurten, talde gehiago antolatu ditute eta autoikaskuntza programarekiko interesa nabarmen handitu da, bereziki B2, C1 eta C2 mailetan. Matrikula epea itxita dagoen arren, hainbat maila eta ordutegitan oraindik bada plazarik.
Publicidad
Aurten aurrez aurreko eskaintzan berritasun garrantzitsua izan da. Urte askoren ostean, lehen aldiz, titulua lortzea helburu ez duen talde bat sortu da. Orain arte, titulurik eskuratu nahi ez zutenek zaila izaten zuten beraien ordutegira egokitutako talde bat osatzea eta, sarritan, agiria behar zuten ikasleekin batera aritu behar izaten zuten. Aurten, ikasleen ekimenari esker sortutako talde berri honek aukera berriak ireki ditu, herritarren beharretara egokituz.
Ohi bezala, ikasleek Euskara Sailak antolatutako hainbat egitasmotan parte hartu ahal izango dute: Mintzalaguna, irakurmen taldea, San Gabriel egoitzan egiten diren mintza-saioak... Eta urtero bezala, euskararen erabilera sustatzeko kanpo-jarduerak ere antolatuko dira euskaltegiko ikasleentzat.
Euskaltegiko arduradunek adierazi dutenez, «herritarrak ikastaro osoan izena ematera gonbidatu nahi ditugu, urtarrileko matrikulazio-aldira itxaron gabe».
Gogoratu dute euskara ikasteko dirulaguntzak eskuratzeko aukera dutela ikasleek: «Langabetuek matrikularen % 90eko hobaria jaso dezakete EABA (DARDE) agiria aurkeztuta, eta Hondarribian erroldatutakoek ikasturte amaieran % 80ko asistentzia izanez gero % 100eko dirulaguntza jasoko dute».
Mintzapraktika saioak
Euskaltegiaz gain, bada euskara zaintzeko eta ikasteko beste era bat, Mintzapraktika egitasmoa. Euskara praktikatu nahi duen lagun talde bat elkartzen da, astean ordu betez, euskaraz aritzeko prest dagoen pertsona batekin. Maiztasuna, normalean, asterokoa izaten da, eta gero eta gehiago dira partehartzaileen nahi eta beharretara moldatzeko sortzen ari diren taldeak.
Publicidad
'Eta euskaraz egiten badugu?' lelopean iragarri den egitasmoak Hondarribian hainbat zaletasunen inguruan sortu diren minttaldeak baditu: kakorratz taldea, mendikoa, rol jokoetan aritzen dena, musekoa, hitanokoa, irakurketa erraza taldea...
Gainera, herrian euskarari lotuta eskaintzen diren beste ekimenetan ere parte hartzen dute mintzalagunek, adibidez: antzerkian, kontzertuetan, hitzaldietan... eta antzeko beste ekintzak egokitzen diren guneetara hurbiltzen dira. Horrela, euskara entzun eta erabili ahal izango duten guneak zabaltzen dituzte.
Publicidad
Antolatzaileen hitzetan, «azpimarragarria da egitasmoak euskararen alde egiten duen ekarpena, izan ere, euskararen erabilera sustatzeaz gain, euskararen erabilera-guneak saretzen laguntzen du. Egitasmo honetan dabiltzan milaka lagunek ekarpen garrantzitsua egiten diote euskararen biziberritze prozesuari».
Izena emateko, taupamugimendua.eus/mintzapraktika web orrian daiteke, hondarribia.eus webgunean, mintzalaguna@hondarribia.eus –era idatziz, 688 865 398 telefono-zenbakira deituz, edota Hondarribiko Udal Euskaltegira jo daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión