Hondarribia
«Gure produktua zaindu behar dugu»Irailaren 29tik urriaren 5era Bertako Produktuaren Astea ospatuko dute, haur eta helduentzako taillerrekin
Hondarribia
Miércoles, 24 de septiembre 2025, 20:52
Hainbat eragileren laguntzarekin, Udalak Bertako Produktuaren Astea antolatu du, irailaren 29tik urriaren 5era. Bertako ekoizleen lana eta produktuak balioan jartzea da egitasmoaren helburua gogoratuz gure mahaietan dugun produktu bakoitzaren atzean lurra, itsasoa eta pertsonak daudela; gure ohiturak, gure nortasuna eta gure ekoizleen eguneroko ahalegina.
Publicidad
Estitxu Urtizberea zinegotziak azaldu duenez, xedea da lehen sektorea sustatzea, herriko ekoizleen lana balioan jartzea eta bertako produktuak ezagutzeko aukera eskaintzea, herritarrek elikadura osasungarriago eta kontzienteagoa garatzeko aukera izan dezaten».
Hainbat tailerren bitartez, parte-hartzaileek bertako produktuak dastatu, prestatu eta ekoizleen egunerokoa gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Urtizbereakgogoratu du «lan handia egin dugula. 15 tailer antolatu ditugu haur, nerabe eta adinekoentzat, eta aukera paregabea izango da herritar guztientzat ekoizleen lanaren berri izateko eta gastronomia herrikoia modu aktiboan ezagutzeko».
Tailerretan izena emateko epea gaur bukatuko da, hondarribia. eus helbidean. Gehienak 7-11 urte bitartekoentzat dira baina beste adinetakoak eta helduak ere izen eman dezakete.
Jarduera ugari
Aste osoan zehar, jarduera ugari eskainiko dira hainbat gunetan. Astelehenean Botika Agroaldeara bisita familiarra egingo da, bertako ekoizleen lana gertutik ikusteko eta produktu freskoen jatorria ulertzeko. Eneko Huartek azaldu duenez, bisita honetan «gure ekoizleen lana gertutik ezagutzeko eta bertako produktuen garrantzia ulertzeko aukera izango dute. Jarduera honetan, familiek modu interaktibo eta dibertigarrian ikasiko dute nola ekoizten diren bertako produktuak, nola zaintzen diren ingurumen-baliabideak eta nola laguntzen duten tokiko ekonomia eta gastronomia indartzen. Helburua da, gainera, elikadura kontziente eta jasangarriaren balioa transmiti-tzea, parte-hartzaile guztien artean naturarekiko eta ekoizleen lanarekiko errespetua sustatuz».
Asteartean San Gabriel egoitzako egoiliarrekin kontserba tailerra egingo du Tatapaseko Adur Arrietak. «Hondarribiko kontserben artisautza ezagutarazi eta balioan jarri nahi dugu. Parte-hartzaileek bertako kontserbak nola egiten diren ikasi eta mota ezberdinak dastatzeko aukera izango dute.
Publicidad
Asteartean Mugarrieta ganadutegira bisita ere antolatu dute abeltzaintza jasangarria ezagutzeko. Egun horretan nerabeentzako showcooking osasungarria ere izango da Elikaeskolaren eskutik, modu kontziente eta dibertigarrian elikatzen ikas dezaten.
Hurrengo egunean, asteazkena 1, Amona Margarita okindegian ogi txirula ekologikoak prestatzeko tailerra egingo da eta erleen mundua ezagutzeko jarduera bat, eztia nola ekoizten den eta haren garrantziaz jabetzeko.
Publicidad
Eskulan koloretsuak
Ostegunean baratzeko barazki, fruitu eta loreekin eskulan koloretsuak egingo dira Saioa Loidirekin eta Jordi Comellasek euskal pastel tradizionala prestatzen erakutsiko du, herriko errezeta tradizionalak bizirik mantentzeko. Saioa Loidik azaldu duenez, bere tailerraren bidez haurrak kolore, usain eta testura anitzekin jolastera gonbidatu nahi ditu: «Helburua ez da soilik eskulan koloretsuak egitea, baizik eta naturaren erritmoak, baratzearen zikloak eta bertako produktuen balioa ulertzea ere bai. Parte-hartzaileek beren sormena landu eta ingurumenarekiko lotura sakonduko dute, baratzeak eskaintzen duen aniztasuna eta aberastasuna ezagutuz eta balioan jarriz».
Ostiralean 'Pizza dibertigarriak' tailerra egingo da Mariana, Sandra eta Estitxurekin, eta haurrek Gorka Irisarri sukaldariaren gidaritzapean merkatuko produktuak erabiliz euskal errezeta berritzaileak prestatzeko aukera izango dute.
Publicidad
Azkenik, larunbatean, sasoiko fruituak ezagutzeko eta pintxo bat prestatzeko jarduera izango da Iosu Carrionekin. Azokan, Anne Otegi eta Aitziber Aizpuruarekin errezeta bat prestatzeko aukera izango da merkatuan erosi daitezkeen osagaiekin; Eneko Huarterekin biodibertsitate eta elikadura ekologikoari buruzko tailer interaktiboa egingo da eta Leire Etxaiderekin loreen mundua ezagutzeko jarduera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión