Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du ostiral gauean Gipuzkoa Plazan.

Hondarribia

Formatu txikiaren apustua berretsiko da 'Auzoa kultura da!' egitasmoarekin

Ostegun, ostiral eta larunbatean dozena bat ikuskizun izango dira alde zaharreko hainbat lekutan

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Martes, 8 de julio 2025, 20:41

Kasino Zaharra, Arma Plaza, Erreginaren Baluartea, Gipuzkoa Plaza, Olazabal parkea eta Polborina. Ondokoak dira ostegunean, ostiralean eta larunbatean 'Auzoa kultura da!' egitasmoko eskaintzak jasoko dituzten lekuak. Antzerkia, zinea, txontxongiloak era bereziki musika izango dira protagonistak.

Publicidad

Uztaileko bigarren asteburuan bilduko dira ikuskizun gehienak, baina Ortzi Alonso Kultura zinegotziak gogoratu duenez «'Hondarribia Kultura'ren lehendabiziko pintzeladak nabaritzen hasi gara jada. Irudi berriak kultura bizia ekarri digu eta bizitasun horrek pertsonen parte hartzean eragin du».

  • Osteguna

  • 18 00. Kasino Zaharrean, 'Leinu' kale ikuskizuna.

  • 20 00. 'Carmen y Lola' pelikula Polborineko terrazan.

  • 22 00. Baluartean, Naica.

  • Ostirala

  • 19 00. Gipuzkoa Plazan, 'Musik & Arts'.

  • 21 00. Baluartean, Verde Prato.

  • 23 00. Gipuzkoa Plazan, Izaki Gardenak.

  • Larunbata

  • 12 00. Arma Plazan, Amaiyuu Dantza Studio.

  • 13 00. Olazabal parkean, Ostomila txontxongilo taldearen 'Balezaleak'.

  • 17 00. Arma Plazan, Tio Teronen semeak.

  • 19 00. Baluartean, Eñaut Elorrieta

  • 21 00. Gipuzkoa Plazan, Olaia Inziarte.

  • 23 00. Kasino Zaharrean. Tatxers.

Joan den urtean, garai berean, asteburu oparoa izan zen alde zaharrean eta bigarren urtea izango da aurtengoa. Horretaz gain, «zertzelada hauei jarraituz herriko eragile, artista eta sortzaile desberdinekin elkarlanean gabiltza eta aukera desberdinak eskeiniz artearen edertasuna espazioak irabazten doa. Bide oparoa gauzatzeko badugu ere, sormen hiria errealitate izan dadin lanean dihardugu».

«Hiria auzoek osatzen dute»

Udalak azpimarratu du eta indarra eman nahi dio «gure hiria, gure bizilekua, auzoek osatzen dutenaren ideiari. Kohesioa izan dadin, lotura gauzatzeko, pertsonak dira benetako protagonistak, gure kultura eta izaeraren oinarria. Horretarako baliabideak ere behar dira eta datozen erronken artean auzoetako kultur dinamikak indartzea izango dugu».

'Auzoa kultura da!' egitasmoak «guzti honen islada izan nahi du, eta neurri batean Kultura sailak urte osoan zehar programatzen duenaren islada ere bada».

Egitasmoaren lehen urratsak ekainaren 1ean eta 14an eman ziren Zimizarga (Muliate) eta Puntal auzoetan antolatutako ekitaldiekin. Joan den ostiralean 'Mugarri' ikuskizuna eskaini zuen Jokai taldeak Arma Plazan eta hitzordu nagusia asteburu hontan izango da, bihartik hasita.

Publicidad

Alonsok esan duenez, «programazio honek zirkuitu bat proposatzen digu, kultura eta ondarea uztarteko aukera. Musika, antzerkia, zirku garaikidea, zinema, dantza eta txontxongiloez osatutako zuzeneko emanaldiak. Txoko eta plaza desberdinetan, ordutegi jarraian eta hiru egunez».

Hiru egunetako programazioari eta gauzatuko den lekuei begiratuta, «formatu txikia maite dugula ere esan dugu, jasoa, gertukoa. Arteak eta espazioak bat egitea ahalbideratzen duena eta herritarrak elkartzeko topaleku goxoa izango dena. Herriko kultura eta sormenaren mihisea guztion artean osatzen hasiak gara eta horretarako urtean zehar bezala, oraingoan ere pertsonen parte hartzea ezin bestekoa dugu ekimen hau aberastu eta koloreztatzeko».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad