Hondarribia
Euskarazko antzerkiak gaur Mendelun eta auditorioan12:00etan 'Me too' ikusi ahal izango da Mendelun eta 19:00etan '52 hertz' Itsas Etxean
I.A.
HONDARRIBIA.
Sábado, 15 de noviembre 2025, 21:15
Euskarazko antzerkia izango da gaur Hondarribian baina ez bat, bi baizik. 12:00etan Mendeluko kirol gunean 'Me too' eta 19:00etan '52 hertz' auditorioan.
Publicidad
'Me too' antzezlanean Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegi dira protagonistak, Aitor Gabilondoren zuzendaritzapean. Feminismoa berpiztu dela eta, iritsi dira «sekula entzun ez diren tonaka kontzeptu, terminu, berba eta gauza. Txukuntasun pixka bat behar dugu, eta kaos informatibo honi irtenbidea emateko gu gaude, Tessa eta Ainhoa. Zuekin guztiekin, hausnarketa bat, ikerketa, argibideak bilatzeko gaude, bizitzea tokatu zaigun garai zirraragarri honi buruz».
19:00etako obrak beste tonu bat dauka, nahi gabeko bakardadearen gaineko antzerki lan bat baita. Garbi Losada eta José Antoni Vitoriak idatzia, Joseba Apaolaza, Martxelo Rubio, Amaia Irazabal, Ainhoa Aierbe edo Dorleta Urretabizkaia, eta bakardade egoeran dauden bi lagun izango dira protagonistak.
Sinopsiak dioenez, «egiazko bakartze-erretratuetatik abiatzen bagara ere, ez dugu nahi sketch-funtzio bat edota irudi solteen multzo bat; irudiok elkarri lotzen joango zaizkio 'Elkar gurutzatutako bizitzak' bezala, elkarri eraginez eta historia bakoitzaren arku dramatikoa marraztuz. Txirikordatze horiek, funtzioaren estiloa, erritmoa eta tonua sortzeaz gain, baliogarriak dira gidoiaren norabide aldaketak eta gai baten inguruko suspensea sustatzeko, zeina, azken batean, '52 hertz' lanaren protagonista baita».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión