Hondarribia
Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldia, gaur, auditorioanAnton Abadiaren gaztelura 60 lagunek egin zuten bisita gidatua
Iñigo Aristizabal
HONDARRIBIA.
Martes, 2 de diciembre 2025, 20:20
Gaur, 18:00etatik aurrera, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute auditorioan egingo den ekitaldi batean. Bertan parte hartuko dute Talaia, Ama Guadalupekoa eta Egiluze ikastetxeetako haurrek, Petti, Lorea Zulaika, Stoldak taldea eta Miguel Zeberiok zuzentzen duen Et Incarnatus Orkestra.
Publicidad
Euskararen Egun berezia da aurtengo Hondarribian, izan ere Euskal Jaien ehungarren urteurrenarekin bat egin du. Udaletxetik aipatu dutenez, ospakizun honek gure hizkuntzari ikusgarritasuna eman dio, baina halako egunak aitortza eta ekintza ere merezi duenez, Euskararen kriseilua eta herriko ikastetxeetako ikasleen kantaldia antolatu da.
Aurten, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek eta haien familiek hartu dute parte. Azken astetan kantuak lantzen aritu dira eta ikasitakoa oholtza gainean erakutsiko dute, musikarien laguntzarekin.
Bestalde, Euskal Jaien ehungarren urteurrenaren inguruan prestatutako ekitaldi sortan Anton Abadiari buruzko bi burutu ziren. Batetik, antzerki musikatua eta bestetik, Hendaia gaztelura bisita, eta bertan 60 lagunek hartu zuten parte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión