Hondarribia
«Eguraldiaren baitan, baina oso ondo joan zen dena»'Auzoa kultura da!' egitasmoaren balorazio positiboa egin dute Udaletik
Hondarribia
Lunes, 14 de julio 2025, 20:11
Ostegunetaik larunbatera hamabi kultur eskaintza burutu zituzten Alde Zaharrean, musika, antzerkia, dantza eta txontxongiloak oinarri, eta eguraldi traketsa izan bazen ere, aurrera atera ziren guztiak. Haietako batzuk Kultur Etxean eta auditorioan egin zituzten.
Publicidad
'Auzoa kultura da!' egitasmoaren balorazio positiboa egin dute Udaletik. Ortzi Alonsok gogoratu duenez, «ostiralean ekaitzaren abisua zegoen eta azken bi saioak estalpean egin genituen. Zentzu horretan asmatu genuen, Verde Pratoren kontzertua justu libratuko genuen, baina ez desmontaia». Eta larunbatean, berriz, «eguraldia nahasiagoa zen. Ez zegoen ekaitza arriskurik, baina bai euriaren aurreikuspena eguerdian eta arratsean. Saio guztiak egitea lehenetsi genuen eta batzuk kalean eta besteak barruan egin ziren». Arma Plazako bi saioak mantendu ziren eta ikusle asko bildu ziren Tio Teronen semeaken ikuskizuna jarraitzeko. Aldiz, Eñaut Elorrietaren kontzertua Kultur Etxean izan zen eta Izaki Gardenakena, auditorioan. Bietan ere doako sarrera zen eta aspaldi ematen ez zen irudia ikusi ahal izan zen, ilara luzeak.
Onartzen du Alonsok «pena puntu bat badugula kaleko esentzia ez zelako guztiz bermatu». Bestalde, «jendeak oso ondo erantzun zuen eta nabari zen auditorioan eta Kultur Etxean zeuden ikusleak horretara joan zirela, propio».
Orokorrean, «giro ona ikusten zen, jendea bazegoen eta sentsazioa ona da, positiboa». Era berean, estimatu du «prestatu genuen programazioarengatik euskal giroa nabaritzen zela, inguruko herritako ikusleekin. Eta hori ere eskertzen da».
Eñaut Elorrietak Erreginaren Baluartean eman behar zuen kontzertua Kultur Etxera pasa zen eta jende asko sartu ezinda gelditu zen. Batek baino gehiagok galdetu zuen ea ez zen hobe saio hori auditoriora eramatea.
Publicidad
Alonsok argitu duenez, «hasieran Baluartearen kanpoaldean egiteko asmoa genuen baina orain ematen ari den kontzertua formato jasoan da, leku txikitan, eta Baluarte barrura pasa genuen. Hori ere leku txikia da eta aforo arazoa izango genuen».
Eguraldi txarraren mehatxuarekin, «Kultur Etxera pasa genuen formatuaren esentzia mantentzeko. Pena da jendea kanpoan gelditu izana baina hori izan zen berekin adostu genuena».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión