Borrar

Soraluze

Soraluzeko arrozak ekimenean parte hartzeko izena hilaren 18ra arte eman daiteke

Jabi Leon

Soraluze

Larunbata, 13 uztaila 2024, 19:40

Comenta

Pil-pilean elkarteak, Zabaltzen Sartu kooperatiba elkarteak eta Udalak Soraluzeko arrozak ekimenaren laugarren edizioa antolatu dute hilaren 27rako, hau da, jaietako azken egunerako.

Aurreko urteotan Munduko arrozak izenpean egin zen bezala, aurten Soraluzeko arrozak deitutako ekimenaren helburua «jatorri ezberdineko herritarrak elkarrekin parte hartu, sukaldatu eta bazkaltzea da, aurreiritzi, zurrumurru eta estereotipo arrazistei aurre eginez», azaldu dute antolakuntzatik.

Edonola ere, ekimenean parte hartu nahi duten guztiek hilaren 18ra arte eman dezakete izena. Horretarako, 601 602 347 (Arianne) edo 603 678 226 (Uxua) telefono zenbakietara dei egin daiteke (osagaiak erosteko dirua, sutegiak, mahaiak eta bestelako materialak antolakuntzak jarriko ditu).

Ekimena ahalik eta ondoen prestatzeko, interesa duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo den bilera egingo da datorren asteartean (18.00etan) Udalak Kalebarren kaleko zortzigarren zenbakian duen lokalean.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, «partaidetza errazteko» zaintza zerbitzua izango da uztailaren 27an umeekin bertaratzen direnentzat. Hori bai, zerbitzu hori behar dutenei «aurrez abisatzea» eskatu diete.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Soraluzeko arrozak ekimenean parte hartzeko izena hilaren 18ra arte eman daiteke