Soraluze
'Kaixo, Frida!' pelikulak gaur bertan irekiko du herritar guztientzat doan izango den 'Zinema euskaraz' ziklo berriaAurtengoan haur, nerabe eta gazteei zuzendutako sei emanaldi egongo dira
J. L.
soraluze.
Sábado, 15 de noviembre 2025, 21:16
Atxolin eta Keixeta guraso elkarteak, Udaleko Kultura saila eta eta Pil-Pilean euskaltzaleen elkartea batzen dituen Aisialdia Elkarrekin lan-taldeak herritar guztien partaidetzari irekita dagoen 'Zinema euskaraz' zikloaren edizio berri bat antolatu du.
Publicidad
Guztira, euskarazko sei pelikula ikusi ahalko dira aurten egitasmo honen baitan. Horietako hiru haurrentzako animaziozko luzemetraiak izango dira; eta beste hirurak, berriz, «publiko gazteagoarentzako formatu errealeko pelikulak».
Nobedade gisa, aurtengo emanaldietarako sarrera doan izango da herritar guztientzat. Izan ere, antolatzaileek ez dute nahi dirua traba izaterik euskarazko zinemaz gozatu ahal izateko.
Edonola ere, udazken-neguko igandeetarako antolatutako euskarazko zine ziklo berria abiatzeko 'Kaixo, Frida!' filma ikusteko parada egongo da gaur (17:00etan) Herri Antzokian.
Egitarauarekin jarraiki, abenduaren 14an 'Minecraft film bat' pelikula emango dute; urtarrilaren 11n 'Klara eta hazi magikoen misterioa', otsailaren 1ean 'Hartz atzapar kanpamentua', otsailaren 22an 'Buffalo kids' eta martxoaren 15ean 'Gaua'.
Antolatzaileek gogorarazten dute LHko 2. mailatik beherako neska-mutikoek pertsona heldu batek lagunduta joan beharko dutela zinema aretora.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión