Soraluze
Alurr dantza konpainiak 'Laia' ikuskizuna eskainiko du biharJ.L.
soraluze.
Asteazkena, 3 uztaila 2024, 20:25
Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Ibarrako Alurr dantza taldearen 'Laia' ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera izango da bihar (22.00etan) Plaza Zaharrean (euria bada kiroldegian).
Ostiral honetarako programatutako ekitaldiarekin «kultur ekitaldiak kalera atera» nahi ditu Udalak eta herritarrak animatu nahi ditu Plaza Zaharrera bertaratzeko: «Alurr konpainiak iaz estreinatu zuen 'Laia' eta oso harrera ona izaten ari da egon den tokietan», azaldu dute.
Bihar Soraluzen ikusi ahalko dena, «Euskal Herriko ofizio tradizionalen inguruan sortutako dantza emanaldia da, 50 minutuko iraupena dauka eta lau bloketan banatuta dago». Bloke bakoitzean «garai bateko lanak nolakoak ziren irudikatzen da, nekazariena, arrantzaleena, arotzena, burdinoletakoa...».
Ikuskizunean 20 bat gazte arituko dira dantzan.