Mutriku

Mendi zikloa itxiko duen 'Neandertalak Euskal Herrian' hitzaldia izango da ostegunean

J. L.

Mutriku.

Lunes, 24 de noviembre 2025, 20:15

Burumendi mendi elkarteak Mutrikuko Udalaren laguntzarekin udazken honetarako antolatu duen mendi-zikloa azken txanpan sartu da.

Publicidad

Izan ere, mendizaleen elkarteak prestatutako egitaraua itxiko duen hitzaldia datorren ostegunean egingo da Zabiel kultur etxean, 19:00etan hasita.

Egun horretako saioa 'Neandertalak Euskal Herrian' izenburupean egingo da eta hizlari lanetan eskarmentu handia duen Asier Gomez Olivenza paleontologoa arituko da. Honek aurkikuntza eta ikerkuntza teknika berriak azalduko ditu Zabel jauregira bertaratzen direnen aurrean.

Beti bezala, Mutrikun antolatutako aurtengo mendi-zikloari amaiera emango dion osteguneko hitzaldia gaian interesa duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad