Mutriku
Lumagorri oilaskoa dastatu ahalko da bihar Beheko plazan, merkatu txikiaren baitanJabi Leon
mutriku.
Jueves, 6 de noviembre 2025, 20:37
Mutrikuarrek eta herrira bertaratzen diren guztiek Udalak antolatzen duen merkatu txikiaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute larunbat honetan.
Publicidad
Biharko merkatu txikia 10:00etatik 14:00etara bitartean egingo da, Beheko plazan, eta bertan hainbat produktu eta artikulu erosi ahalko dira. Oraingoan, ondorengo ekoizle eta artisauek jarriko dute postua merkatu txikian: Amaia Aberasturi, Ibiri, K. Amets, Ekoalboraz, Goienetxe, Xarma poltsak, Mikkota Art eta Zuluk. Era berean, Mutrikuko Institutuak eta Gure Ametsa dantza taldeak parte hartuko dute azokan.
Nobedade gisa, baserriko zelaietan hazitako Lumagorri oilaskoa dastatzeko parada izango da bihar Beheko plazan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión