Mutriku
Hiru lasterketa izango dira larunbatean jokatuko den Herri Krosaren baitanJ. L.
mutriku.
Miércoles, 22 de octubre 2025, 20:11
Talaixa triatloi klubak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Mutrikuko XXII. Herri Krosa ospatuko da datorren larunbatean eta horren baitan hiru lasterketa izango dira.
Publicidad
Hasteko LH3tik LH6ra arteko ikasleentzako proba egingo da, 10:00etan eta 1.200 metroko ibilbide batekin (parte hartu nahi duten haurrek Kirol eskolaren bitartez eman behar dute izena).
Horren ondoren (11:00etan) eguneko beste bi lasterketak hasiko dira. Batetik, 12-16 urte bitarteko gaztetxoek 4 kilometro egin beharko dituzte. Bestetik, 16 urtetik gorakoek 10 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik.
Bi proba horietan parte hartu nahi duten zaletu guztiek www.herrikrosa.eus web gunearen bitartez eman behar dute izena (helduen kasuan inskripzioaren prezioa 15 eurokoa da).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión