Mutriku
Elite mailako Euskal Herriko zesta punta txapelketa bihar hasiko duteJ. L.
mutriku.
Miércoles, 15 de octubre 2025, 20:51
Zesta punta gustuko duen orok Euskal Herriko Emakume eta Gizonezkoen Txapelketarekin disfrutatzeko aukera izango du datozen asteotan Miruaitz frontoian. Izan ere, elite mailako pilotari onenak Mutrikuko pilotalekuan elkartuko dira Euskal Herriko Txapelketa jokatzeko.
Publicidad
Lehen jardunaldia bihar bertan jokatuko dute (19:00etan hasita), bigarrena datorren igandean (16:30etik aurrera), hirugarrena hilaren 24an (19:00etan), laugarrena 26an (16:30ean) eta bosgarrena urriaren 31n (19:00etan).
Euskal Herriko Emakume eta Gizonezkoen Zesta Puntako Txapelketa abiatuko duen biharko jardunaldian ondorengo partidak jokatuko dira: lehenik eta behin, Alberdi eta Argoitia bikoteak Arrillaga-Mandiola bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak.
Jarraian, Barrenetxea eta Lizardik Gogenola-Arriaga bikotea izango dute aurkari. Azkenik, Aldazabal-Zarandona bikoteak Basterra-Ureta bikotearen kontra jokatuko du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión