Espeleologo bat Larrako kobazulo ikusgarri batean. SATORRAK E.T.

Mutriku

Burumendi elkarteak espeleologia proiekzio batekin irekiko du bihar aurtengo Mendi zikloa

Jabi Leon

mutriku.

Martes, 4 de noviembre 2025, 20:30

Mendia, natura edota abentura gustuko duten herritarrek Mutrikuko Burumendi mendi elkarteak antolatutako mendi-zikloarekin hitzordua dute hilabete honetan.

Publicidad

Guztira, oso era ezberdineko hiru emanaldi izango dira urte honetarako prestatutako mendi zikloaren baitan. Denak 19:00etan hasiko dira Zabiel kultur etxean eta, urtero legez, sarrera librea izango da.

Edonola ere, aurtengo mendi zikloaren egitaraua bihar bertan abiatuko dute, 'Larrako karsta. Lur azpiko paradisua' proiekzioarekin.

Saio horretan aurten 50 urte betetzen dituen Satorrak espeleologia taldeko kidea den Bitor Abendaño arituko da azalpenak ematen. Esan beharrik ez dago, emanaldira bertaratzen direnek Larrako karstak bere barnean ezkutatzen dituen altxorrak ezagutzeko aukera izango dutela.

Behin martxan jarrita, Burumendi taldeak aurten antolatutako mendi zikloak hilaren 20an izango du jarraipena. Egun horretan Igone Mariezkurrenak eskainiko duen 'Lesotho ezagutzen' emanaldiarekin gozatzeko parada izango da Zabielen.

Azkenik, Asier Gomezek 'Neandertalak Euskal Herrian' izeneko saioa emango du azaroaren 27an.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad