Mutriku
Antzerkiaz Blai zikloaren saioetarako sarrerak, salgaiJabi Leon
MUTRIKU.
Sábado, 8 de noviembre 2025, 20:20
Udalak antolatzen duen Antzerkiaz Blai egitasmoaren edizio berri batekin gozatu ahalko da datozen asteotan.
Publicidad
Guztira bost saio izango dira aurten eta emanaldi guztietarako sarrerak dagoeneko eros daitezke turismo bulegoan eta mutriku.eus webgunearen bitartez (Akelarre konpainiak eskainiko dituen bi saioetarako gonbidapenak beharko dira).
Edonola ere, zikloa abiatzeko Antton Telleria aktorearen 'Ninini' bakarrizketa izango da datorren ostiralean (19:00etan) Egaña gunean. Hilaren 15ean, Akelarre taldeak 'Aurkezpena', 'Eta azterketak zer?' eta 'Desfilea' obrak taularatuko ditu (18:00etan), Zabielen; 16an Artedramak 'Miñan' aurkeztuko du (18:00etan, Egaña gunean); eta 29an Mar-mar konpainiaren 'Arrainak bihotzean' haurrentzako antzezlana izango da ikusgai (18:00etan, Zabielen).
Azkenik, Akelarre taldeak 'Casting-a', 'Auzokideak erasora' eta 'Eta orain nora goaz?' obrak taularatuko ditu abenduaren 13an (18:00etan, Zabielen).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión