Mutriku

2026ko udal egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko lehiaketa deitu du Mutrikuko Udalak

Lanak azaroaren 16rako aurkeztu beharko dira; epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu eta herritarrek egutegiaren azalean agertuko dena

A. U.

mutriku.

Sábado, 25 de octubre 2025, 21:15

Mutrikuko Udalak 2026ko egutegiko argazkiak aukeratzeko argazki lehiaketa burutuko du aurtengoan ere mutrikuar orori zuzenduta. Gaia honako hau izango da: 'Mutrikuar altxorrak. Zein da zuretzat Mutrikuk duen altxorrik preziatuena? (ondarea, natura, pertsonak, animaliak, paisaia, ohiturak...)'.

Publicidad

Argazkiak koloretan, zuri-beltzean nahiz bestelakoetan aurkez daitezke, hori bai, formatu horizontalean, elementu gehigarririk erantsi gabe (sinadurak, ur-markak...). Gutxieneko neurria 21 x 29,7 cm izango da eta bereizmena 300 ppp.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, originalak beti ere eta ezin izango da beste pertsona baten argazkirik aurkeztu ezta beste lan original baten elementurik gehitu ere.

Argazkiak formatu digitalean aurkeztu behar izango dira ondorengo estekaren bitartez: https://forms.gle/JFy5xcjj1oj9eFir5 eta aurkezteko azken eguna azaroaren16a izango da.

Epaimahaia Udalak izendatutako bi adituk eta Udaleko ordezkari batek osatuko dute eta haren epaia abenduaren 19an emango da ezagutzera, kultur etxean egingo den sari banaketan.

Sariak

Epaimahaiak 12 argazki sarituko ditu, egutegia osatuko dutenak, eta bakoitzak 90 euroko saria jasoko du. Horrez gain, herritarren saria ere izango da: erakusketa bat prestatuko da eta bertan bozka bidez argazki bat aukeratuko dute. Argazki hori egutegiaren azala izango da eta kasu honetan egileak 90 euroko bonoa jasoko du Bertan elkarteko dendetan erabiltzeko. Udaletik azaldu dutenez, erakusketa aretoan 70 argazki sartu daitezke gehienez. Hori dela eta, kopuru hori baino argazki gehiago aurkezten badira, argazki batzuk ez dira erakusketan jarriko. Aukeraketa hori epaimahaiak egingo du.

Publicidad

Aurkeztutako argazkiak, sariren baten irabazle izan edo ez, egilearen jabetzakoak izango dira, hala ere, Udalak eskubidea izango du argazkiak argitaratzeko (eskuorrietan, publizitatean, sare sozialetan, web-orrian...) edota helburu komertzialik gabe erakusteko, beti ere, egilearen izena aipatuz.

Argazkiren batek indarrean dagoen araudia urratuz gero, antolakuntzak lehiaketatik bazter-tzeko eskubidea izango du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad