Mendaro
Mendaro kale argiteri osoa LED teknologiakoa izango da 2026anUdalak 507.274 euroko laguntza jasoko du, mailegu moduan, falta den zatia osatzeko; lanak datorren urte hasieran egingo dira
A. Urbieta
Mendaro
Sábado, 20 de septiembre 2025, 21:31
Urteak dira Udala Mendaroko kale argiteria zatika LED teknologiara aldatzeko urratsak ematen dabilela. Mendaroko udalerriko argiteria publikoko instalazioak eta luminariak denboraren poderioz hondatzen joan dira, eta horrek argiztapen-ekipoetan matxurak sortu ditu. Horregatik, apurtuta zeuden luminariak LED luminaria berriekin ordezkatzen joan da Udala, gaur egungo teknologiara egokituz eta aurreko instalazioekin alderatuta energia-aurrezpen garrantzitsua lortuz.
Publicidad
Gainera, ekipamendu puntualen matxurez gain, pixkanaka udalerriko hainbat gunetako argiteria ordezkatu da berritze-lanak edo ibai-uholdeen arazoak direla medio, beti ere eraginkortasun energetikoaren aldeko LED ekipoak instalatuz eta udalaren gastuetan energia-aurrezpena lortuz. Datu gisa, udalerriko 763 argi-puntuetatik gutxi gorabehera %35ek dagoeneko LED teknologia dute.
Bide horretan aurrerapauso garrantzitsu bat emango du orain Mendaroko Udalak. Hain zuzen ere, Mendaroko kale argiteria osotik LED teknologiara aldatzeko geratzen den partea (%65) berritzeko Trantsizio Ekologikorako Ministerioko laguntza eskatu zuen Udalak urte hasieran eta orain jakin duenez 507.274,05 euroko laguntza jasoko du mailegu moduan. Mailegu horrekin, gainera, aginte-koadro bakoitzean telekudeaketa sistema zentralizatua instalatzea ere aurreikusten da, instalazioa urrutitik kontrolatu eta programatu ahal izateko, haren datuak denbora errealean jasoz eta sarearen mantenuaren kudeaketa erraztuz.
Mailegua interesik gabekoa da eta 10 urtetan bueltatu beharko da. Kontuan hartu behar da, ordea, argiteria erabat berritzeak urtero suposatuko duen diru aurrezkiak urtero itzuli beharreko mailegua ordaintzeko balioko duela, eragiketa osoa ekonomikoki oso erakargarria bihurtuz.
2025 amaieran lizitatuko dira lanak eta 2026 hasieran egingo dira. Behin lanak amaituta Mendaroko kale argiteria osoa LED teknologiakoa izango da eta horrek energia kontsumoa nabarmen jaistea bideratuko du, dakartzan onura guztiekin. Alde batetik erregai fosilekiko dependentzia txikitu eta energia burujabetzan aurrera egingo dugu. Eta jakinekoa da aldaketa klimatiko eta krisi energetiko garaiotan, jasangarritasunerako nahiz energia burujabetzarako urrats garrantzitsuena kontsumo energetikoa ahal den guztia jaistea dela. Eta bestetik ekonomikoki ere aurrezpen nabarmena suposatuko du Udalarentzat urteroko argindarraren fakturan. Gainera LED teknologiari esker kaleetako argitasun eta argiaren berotasun maila mantenduko da, kontsumoa jaitsi arren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión