Mendaro
Irailaren 20an bueltatuko da Gararock jaialdia sei talderen parte-hartzearekinArima soul, Bobbi Relac, Silitia, Pinpilinpussies, Ezezez eta Los chicos izango dira aurtengo kartela osatuko dutenak
A. Urbieta
Viernes, 22 de agosto 2025, 20:45
Musika gustoko duten guztiek ezinbesteko hitzordua izango dute datorren hilabetean Mendaron, udako azken txanpan bueltan izango baita Gararock jaialdiaren edizio berria.
Publicidad
Gararock kolektiboak Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Uztargi tabernaren laguntzarekin antolatu duen aurtengo jaialdia irailaren 20an izango da eta ohikoa denez bertan musika estilo ezberdinak jorratzen dituzten taldeak ikusi ahalko dira oholtza gainean. Aurtengo kartela sei talde hauek osatzen dute: Arima soul, Bobbi Relac, Silitia, Pinpilinpussies, Ezezez, Los chicos.
Arima soul 2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitz, artistikoki Makala edo DJ Makala bezala ezaguna, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Bere proposamenak soul, R&B, funk eta jazz-groove estiloak uztartzen ditu. Bere errepertorioan batez ere euskaraz abestutako konposizio propioak daude.
Bobbi Relac talde irundarrak popa, folka eta bluesa jorratzen ditu, baina etiketarik gabe. Bobbi Relac (ahotsa eta gitarra), Javier Vallejo (bateria eta koruak), eta Jorge Murci (baxua eta koruak) dira taldea osatzen dutenak.
Silitia, berriz, Ibai Silicatok eta Xabier Barrutiak osaturiko talde bizkaitarra da. Punky-funky-elektro-euskal-rock abestiak egiten dituztela diote, baina Silitia proiektu poliedrikoa da, etengabe garatzen ari dena eta elektronika, post punk, funk, musika oktogonala, industriala, art rock bezalako estiloak maisutasunez nahasten dituzte. Zuzenekoan, Dani Artetxe eta Adri Lorenzo bilbotarrak ere gehitu zaizkie.
Publicidad
Pinpilinpussies, berriz, Ane Barcenak eta Raquel Pagesek osatutako bikote eusko-katalana da. Garage-popa egiten dute, baita punka ere. '80/B' diskoarekin egin zuten debuta, 2019an.
Ezezez laukote bizkaitarrak 'Kabakriba' disko berria maiatzean, eta harekin batera zuzeneko emanaldietan murgildua dago. Unai Madariagaren ekimenez sortu zen Ezezez taldea 2022 urte inguruan. Hasieran Unai izenpean taularatzen zen banda, baina bigarren diskorako Ezezez izena hartu zuten , eta horrekin batera, ingelera alde batera utzi eta euskara bilakatu zen taldearen hizkuntza nagusia. Esperimentazioan sakontzen du taldeak, rock sustraietan, eta popak, punkak, funkak, edota jazzak ere badute tokia euren abestietan.
Los chicos talde madrildarrak itxiko du aurtengo kartela. Guille Casanova (baxua), Rafa Suñen (abeslaria eta letrista), Ral García (bateria) eta Antonio eta Gerardo Urchaga bikiek (gitarrak) osatzen dute, eta rock'in'rolla da bere ikurra.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión