Mendaroko garagardo azokak laugarren edizioa izango du aurtengoa, eta aurrekoetan bezala ekintza eskaintza zabalarekin dator. BARREN

Mendaro

Garagardo azoka solidarioaren laugarren edizioa, Aspanogiren alde

'Pirata txiki handi' izenburupean, urriaren 17tik 19ra luzatuko da, eta batzen den dirua minbizia duten adingabeen familien elkartearentzat izango da

A. URBIETA

mendaro.

Sábado, 11 de octubre 2025, 20:46

Garagardo azoka solidarioa egingo dute datorren astean Mendaron laugarren urtez eta batzen duten dirua Aspanogi, Gipuzkoako minbizia duten adingabeen familien elkartearentzat izango da. Hiru egunez luzatuko da azoka, urriaren 17tik 19ra bitartean eta egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek, ostiral eguerditik hasita eta 'Pirata txiki handi' izenburupean.

Publicidad

Hain zuzen ere, urriaren 17an 13:00etan zabaldu da azoka enpresaren bazkari herrikoiarekin. 18:00etan, berriz, arratsalde pasa hasiko da DJ Estherren laguntzarekin Uztargiko arkupeetan. 20:00etatik 23:00etara bitartean IV Garagardo Azokaren Elkartasun afaria burutuko da eta lehen egunari amaiera emateko, musika Remember Oraiko by DJ Esther, Uztargin.

Larunbata Herriaren Eguna izendatu dute eta horri lotuta, ekintza eskaintza zabala izango da, Cantabria Chapter-en elkarlanarekin. 9:00etatik 11:00etara motorzaleen elkartasun kontzentrazioa izango da Herriko Enparantzan Cantabria Chapter eta Mesa 7-k antolatuta. Ondoren, 12:00etan Anoetara abiatuko dira motorzaleak, Radikal Cheyenne Saloon-en geldialdia eginez.

11:00etatik 13:00ak bitartean bertako artisautza erakusketa izango da Goñati frontoian. Eta 14:00etan bazkari solidarioari emango zaio hasiera Aspanogi elkartearen alde. Zozketak eta sorpresak ere izango direla iragarri dute antolatzaileek. 18:00etan rockak Uztargiko arkupeak hartuko ditu 20:00etara bitartean, eta 20:30ean Mendaroko ongintza afaria hasiko da.

Haurren eguna

Igandea, Haurren eguna, ekintzaz beteta ere etorriko da. 11:00etatik 13:00etara bertako artisautza erakusketa izango da Goñati frontoian eta, ordu berean, haurrentzako jolas eta jarduera ludikoak frontoian nahiz Herriko enparantzan. 11:30ean Aspanogi elkarteko profesionalak San Agustin kultur zentroan izango dira haurren minbiziari buruzko aurkezpen batekin. Eta azoka ixteko, amaiera bazkaria izango da, 13:00etan hasita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad