Bajo Deba

Eskualdeko udalek etxeko energia diagnostikoa egiteko neurtze aparatuak eskaintzen dituzte

A. U.

DebabarrenA.

Viernes, 7 de noviembre 2025, 20:13

Debabarreneko herrietako udalek etxeko kon-tsumoa norbere kabuz diagnostikatzeko maletatxoak ipini dituzte herritarren eskura, eskualdeko garapenerako elkartearekin elkarlanean.

Publicidad

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 'Energia Argituz' kanpainaren bidez, maletatxoak eskaintzen ditu etxebizitzetan energia eraginkortasunarekin lotutako neurketa sinpleak egiteko etxebizitzetan. Ekimen hori oinarri hartuta, Debabarreneko udalek zerbitzu berri bat jarri dute herritarren eskura: maletatxoak, norberaren etxebizitzako energia diagnostiko sinplifikatuak egiteko.

Maletinak etxean neurketak egiteko erramintak ditu: aire-ihesen detektagailua, termometroa eta higrometroa, erradiadoreen purgagailua, entxuferako elektrizitatea, kontsumoaren neurgailua., hozkailurako termometroa eta uraren emaria neurtzeko kro- nometroa. Erraminten erabilerak ez du inolako ezagutza teknikorik eskatzen; beraz, interesdun pertsona orok erabili ahal izango ditu. Gainera, galdetegian, pausoz pauso, erraminta bakoitzaren jarraibideak azaltzen dira.

Gainera, maletatxoarekin batera galdetegi bat dator, etxebizitzako ezaugarrien inguruko galderak ditu: argiteria, berogailua eta ur bero sanitarioa, inguratzailea, instalatutako ekipoa, kontratua eta energia berriztagarriak. Emai-tzak bai edo ez markatzeko laukitxoak ditu. Erantzunen arabera, fakturan aurrezteko neurri erraz batzuk gomendatzen ditu

Harrera bulegoetan

Maletinak eskualdeko udaletxeetako harrera bulegoetan eskura daitezke mailegu bidez. 14 egunetan eduki daiteke norbere etxean, baldintza hauek beteta: maletinaren eta erraminten erabilera ardura-tsua; identifikazio dokumentuaren fotokopia: eta baldin-tzak onartzen diren dokumentua sinatzea.

Publicidad

Edozein zalantza argitzeko, udaletxeetako harrera bulegoetara gerturatu daiteke, 943 82 01 10 telefono zenbakira dei egin edota agenda2030@debegesa.eus helbide elektronikora idatzi.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad