Txomin Mujika, Elgoibarko Foruen plazan. Félix Morquecho

Txomin Mujika: «Arnasa eman dio musikak gure herriari»

Herri langilea izanda, elkarrizketatuak uste du musikak «bizipoza» ekarri diola Elgoibarri: «Egunerokotasunarekin apurtzeko balio izan du»

Domingo, 13 de octubre 2024, 02:00

Txomin Mujika 72 urteko elgoibartarra umea zela hasi zen musikari mirespena izaten. «Orduan Musika Bandaren kontzertuak eta Bandarekin 'bailableak' izaten ziren plazan eta ni hantxe egoten nintzen entzuten. Inbidia ematen zidan eta nire buruari esaten nion egunen batean ni ere egon behar nintzela hantxe, jotzen», gogoratzen du.

Publicidad

Garai hartan ez zegoen musika eskolarik Elgoibarren baina Txomin Santa Klarako komentuko kapilau eta parrokiko organista zen Jose Antonio Eceizakin ekin zion solfeo ikasteari.

Pixka bat beranduago, 13 urterekin, «Jose Inazio Sarasua, Pedro Azpiazu edota Ion Arrieta bezalako herriko beste gazterekin hasi nintzen txistu ikasten; Patxiko Etxeberria gure irakaslea zela».

Era berean, Txomin bonbardinoa jotzen ikasten hasi zen, bere kabuz. «Baina 14 urterekin internu joan nintzen Gasteizera, Clérigos de San Viator-era». Txominen zorionerako, bertako fraide asko musikoak ziren eta Gasteizen eman zituen hiru urteotan ere musika ikasketekin jarraitu ahal izan zuen. «Nire gurasoek –Begoña Latxa eta Bernabe Mujika– ez zuten begi onekin ikusten nire musikaz bizi nahi izate hori, baina nik erdi ezkutuan jarraitzen nuen nire afizio horrekin». Gasteizen bukatuta, Sarrikora joan zen 'Económicas' ikastera, eta urte haietan ere kontserbatoriora joaten zen «etxean ezer esan gabe».

Ikasketak amaituta, Txomin Banco de Vizcaya-k Elgoibarren zituen bulegoetan hasi zen lanean «eta horrek gurasoak lasaitu zituen». Hiru urte beranduago Gipuzkoako Aurrezki Kutxan hasi zen: «lan jarduna goizean izanda, arratsaldeak libre nituen nire afiziorako», aitortzen du.

Txomin Mujika 18 urterekin hasi zen Elgoibarko Musika Bandan borbardinoa jotzen eta bi urte beranduago dultzaina jotzen ikasteari ekin zion, «Bittor Zubiaurre eta Ricardo Gorritirekin batera».

Mujikak 14 urte eman zituen musiko bezala herriko Bandan, 27 urte zuzendariorde gisa eta beste 6 zuzendari postuan, «Bilbao Musikako gerente bezala jubilatu nintzen arte». Era berean, herriko txistulariekin eta dultzaineroekin aritu da denbora luzean; «eta indarrak ditudan bitartean dultzaineroekin jarraituko dut».

Publicidad

Este contenido no puede visualizarse correctamente en este formato. Ver experiencia completa

Txominek ez ditu bi gauza soportatzen: «akats ortografikoak eta puntualitate falta». Eta azken hori saiatu da transmititzen ondoan izan dituen musikariei.

Bere ustetan, musikak berebiziko garrantzia izan du «eta dauka» Elgoibarren: «Musikak bizipoza eta arnasa eman dio gure herri langileari; egunerokotasunarekin apurtzeko balio izan du».

Pertsonalki, «jende ugari ezagutzeko, lagun asko egiteko eta une zoragarriak bizitzeko aukera» eman dio musikak. Berarentzat «bizi izateko oxigenoa bezala da; musikarik gabe ezin izango nintzen bizi». Behar du.

Publicidad

Baina «oso lasai» dago: «lan bikaina egiten duen musika eskola handi bat dugu, Banda eder bat, txistulariak, dultzaineroak, txaranga, koroa, hainbat talde...». Bere ustetan, musikaren etorkizuna «bermatuta dago gure herrian».

Nire herria

- - Zelan deskribatuko zenuke zure herria, hitz gutxitan?

- Denok elkar ezagutzen garen herria da gurea, ez handiegia, ez txikiegia.

- Zer da Elgoibarrek duen gauzarik onena?

– Nik oso indartsu ikusten dut herria hainbat arlotan: industria munduan, kulturan, kirolean...

- - Eta txarrena?

– Elgoibar herri euskalduna da baina nahiz eta hizkuntza jakin, nahi baino gutxiago entzuten da euskara herriko kale eta plazetan.

- - Zein da zure Elgoibarko txokorik maiteena?

- Kalegoen plaza. Gipuzkoako politena ez bada, politenetarikoa da, inolako zalantzarik gabe.

(36 de 88)

Hurrengo igandean... Errenteria

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad