Elgoibar
Maitena Illarramendik bere amama Kateriñeren bizitzan oinarritutako komikia aurkeztuko du gaurJabi Leon
elgoibar.
Lunes, 1 de diciembre 2025, 20:32
Durangoko Azokak antolatutako 'Zu Non Han DA!' dinamikaren barruan antolatuta, Maitena Illarramendi donostiarrak bere amama Kateriñe Letamendi tolosarraren omenez kaleratu berri duen 'Kateriñe' komikia aurkeztuko du gaur (18:30ean) Pitxintxu dendan.
Publicidad
Maitena Illarramendik Iñigo Sarasola ilustratzailearekin elkarlanean egindako argitalpen hau 1936ko gerran girotua dago; eta Kateriñe Letamendik berak idatzita utzi zituen memorietan oinarrituta.
Edonola ere, gaur arratsaldean Pitxintxun aurkeztuko duten komikiak, bere bilobaren hitzetan «behatzailea, hausnartzailea eta pentsalaria» izan zen emakume ausart baten bizipenak jasotzen ditu.
Kateriñe Letamendik 24 urte zituen Tolosa utzi eta erbesterako bidea hartu behar izan zuenean. Etxea utzi eta Donostiara alde egin zuen gurasoekin, eta ibilbide luze eta makurra hasi zuten han, beti bonbetatik ihesi, traste guztiak aldean hartuta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión