Elgoibar

Helduentzako ipuin kontaketa musikatua dago gaur, liburutegian

J. L.

elgoibar.

Martes, 21 de octubre 2025, 20:35

Elgoibartarrek Ameli izen artistikoarekin ezaguna den Amaia Elizagoien artista nafarrak eskainiko duen helduentzako ipuin kontaketa musikatuarekin gozatzeko parada izango dute asteazken honetan, (19:00etan) Gotzon Garate Udal Liburutegian.

Publicidad

Gaurko emanaldian Itziar Teietxea musikaria izango du ondoan 1994an Oronoz-Mugairen jaio zen eta 2015etik Euskal Herri osoan zehar ipuinak kontatzen dabilen Ameli artistak.

Elgoibarko Udal Liburutegian antolatzen dituen emanaldi guztiak bezala, helduentzako ipuin kontaketa musikatu honetarako sarrera librea izango da.

Hala ere, komeni da bertaratzeko interesa dutenek aurrez izena ematea. Horretarako liburutegitik pasa edo 943 743 525 telefono zenbakira dei egin daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad