Batera Elgoibarren herri-ekimenaren baitan Aita Agirre kulturgunean egindako bilera bat. BATERA ELGOIBARREN

Elgoibar

Elgoibar euskaldunagoa izateko adostutako baldintzak asteazkenean aurkeztuko dituzte jendaurrean

Elgoibarko 105 pertsonen partaidetzarekin egin den Batera Elgoibarren lan-prozesuaren aurreneko emaitzak ezagutu ahalko dira Herriko Antzokian

Jabi Leon

Elgoibar

Lunes, 1 de diciembre 2025, 20:32

Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak asteazkenean ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna baliatuko dute «hamar urte barru Elgoibarren euskara gehiago egin eta entzutea» helburu nagusia duen Batera Elgoibarren herri-ekimena jendaurrean aurkezteko. Aurkezpena 19:00etan hasiko da Herriko Antzokian eta sarrera librea izango da.

Publicidad

Elgoibarko Izarra eta Udala izan dira Batera Elgoibarren egitasmoa abiatu duen lehen fasearen eragile nagusiak, eta Taupa euskaltzaleon mugimenduak gidatu eta dinamizatu du lan-prozesua.

Ekimenaren bultzatzaileek azaldu dutenez, «Elgoibar euskaldunagoa izateko bete behar diren baldintzak aztertu eta adostea izan da urtarrilean hasi eta ekainera arte iraun duen lan-prozesuaren egiteko nagusia». Elgoibarko 105 lagunek parte hartu dute prozesuan, eta zortzi izan dira adostu dituzten baldintzak.

Behin baldintzak adostuta, baldintza horiek herriko entitateei aurkeztu zaizkie, eta asko dira ekimenari euren babesa erakutsi dien entitateak.

Informazioa baino, emozioa

Elgoibar euskaldunagoa izateko Batera Elgoibarren prozesuaren baitan adostutako baldintzak asteazkenerako antolatutako ekitaldian emango dira ezagutzera.

Hala ere, Herriko Antzokian ikusi eta biziko denak gehiago izango du emoziotik informaziotik baino. Izan ere, «zortzi baldintzak ez dira berbaz azalduko, eta oholtza gainean izango dira, besteak beste, Biraka dantza taldeko dantzariak, Mari Juli Conde, Aitor Nova eta Nerea Gil, Aitor Gisasola edota Kitziki musika taldeko Olatz Macazaga eta Maddi Arrieta».

Siadeco enpresak egin berri duen azterketa soziolinguistikoaren laburpena ere emango da bost minutuko bideo batean.

Aldibereko itzulpena

Orain arteko lan-prozesuan euskara ez dakien jendeak ere parte hartu du. Herritar horiek ere asteazkeneko ekitaldian egongo dira, eta horregatik gaztelaniara aldibereko itzulpena eskainiko da bertan.

Publicidad

Batera Elgoibarren ekimenaren atzean dauden eragile eta entitate guztiek elgoibartarrak animatu nahi dituzte abenduaren 3an Herriko Antzokia goraino betetzera: «Hurrengo hamar urteetan Elgoibar herri euskaldunagoa izateko egin nahi dugun ibilbidearen lehen urratsa ematera goaz».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad