Igandean Elgoibarren ikusi ahalko den ikuskizunaren pasarte bat. EIDABE

Elgoibar

Eidabe konpainiak 'Amama, irrifarreen ondarea' antzezlana eskainiko du igandean Herriko Antzokian

Jabi Leon

elgoibar.

Martes, 21 de octubre 2025, 20:36

Udalaren Kultura sailak antolatuta, Eidabe konpainiaren 'Amama, irrifarreen ondarea' ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera izango da datorren igandean (16:30etik aurrera) Herriko Antzokian.

Publicidad

Sei urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dagoen emanaldi hori antzezlan bat baino gehiago da: «gure amonek oparitzen diguten jakituriari, pazientziari eta maitasunari egindako omenaldia da, gure oraina argitzen eta etorkizuna gidatzen uzten diguna».

Herriko Antzokiko oholtzara igoko diren antzezleek «amonen esperientziek eta jakituriak belaunaldi gazteenen bizitza aberastu dezaketela erakutsiko dute».

Edonola ere, 'Amama, irrifarreen ondarea' ikuskizunak 50 minutuko iraupena du eta bertaratzeko interesa dutenek dagoeneko eros ditzakete sarrerak https://herrikoantzokia.eus web gunearen bitartez (agortzen ez badira igandean bertan erosi ahalko dira Herriko Antzokiko leihatilan). Prezioa 3 eurokoa da haur eta 65 urtetik gorakoentzat; eta 5 eurokoa helduentzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad