Elgoibar

'Dantza' pelikula ikusi ahalko da bihar Makina Erremintaren Museoan, doan

J. L.

elgoibar.

Martes, 2 de diciembre 2025, 20:20

Herritarrek Telmo Esnalek 2017an zuzendutako 'Dantza' luzemetraia ikusteko aukera izango dute bihar (18:30ean) Elgoibarko Makina Erremintaren Museoko Sigma aretoan (sarrera doan da).

Publicidad

Museoko arduradunek gogorarazi dutenez, 2024ko ekainaren 16an hil zen Koldobika Jauregi euskal eskultorea izan zen filmeko unibertso estetikoaren sortzailea.

Hori dela eta, Makina Erremintaren Museoak burdinezko objektu sorta bat ikusgai ezarri du biharko emanaldia girotzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

'Dantza' luzemetraiaren emanaldiaren ondoren (Elgoibar eta Eibarko dantza taldeetako dantzariak agertzen dira bertan) solasalditxo bat egiteko aukera izango da museoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad