Lehen urratsak egin dira Dagigun prozesuan
ANDER SALEGI
Sábado, 2 de abril 2022, 23:57
Dagigun prozesua uztailean aurkeztua izan zen, denbora pasa da eta lehen urratsa egin da Zumardiari buruzko prozesuarekin. Asteartean egin zen Dagigun partaidetza gunearen lehen prozesuaren emaitzaren partekatze saioa udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Gilen Garcia alkateak eta proiektuaren zuzendari Itziar Gonzalez arkitektoak aurkeztu zuten. Haiekin egon ziren, halaber, proiektuaren zuzendaritza Gonzalezekin partekatzen duen Igor Ahedo EHUko irakaslea eta dinamizatzaile taldeko kideak.
Publicidad
Zumardiko parkeari eta inguruko eremuei buruzko eztabaida-proposamenari esker, administrazioaren eta herritarren artean elkarlanean egindako asmo handiko metodologia bat garatu ahal izan da, Debako Udaleko Partaidetza Batzordearen inplikazioari eta gardentasunarekiko eta kalitate demokratikoarekiko konpromisoari esker.
Mugikortasun jasangarria ere aldarrikatzen da. Garraio publikoen aldageltoki bat sortuz, esaterako. Aparkaleku publikoak edo emakidadunak sortzea ere proposatzen da, hondartzaren aurrealdean eta Zumardiko parkearen inguruetan dauden lur gaineko aparkalekuak libre uzteko.
Etxebizitza eskuratzeko politikak eta hirigintza-plangintza berrikusteko politikei buruz ere proposamen asko jaso dira. Esaterako, tokiko etxebizitza-plan bat idaztea; apartamentu turistikoak arautzeko plan berezi bat idaztea; gaur egungo hirigintza-plangintza berrikustea; tren-geltokiaren eta Zumardiko parkearen ingurua antolatzeko proiektua idaztea; Hirigintza Batzorde bat sortzea, premiazkoenak diren eztabaida teknikoak eta herritarrak planifikatzeko, eta Hirigintza Plan Orokor berriaren irizpide eta helburuen dokumentua prestatzeko, etab.
Hainbat interes elkar-gurutzatzen diren Zumardiko ingurune horretan, interbentzio ezberdinak gauza daitezke, eta horiek guztiak uztartzea da helburuetako bat.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión