Deba
Itziarrek «Gipuzkoan orain arte egindako sagargintza erakusketa handienarekin» ospatuko du bere XXX. PeriaJabi Leon
deba.
Martes, 28 de octubre 2025, 20:06
Azaroaren 1ean urtero milaka lagun erakartzen dituen azokaren 30. edizioa hartuko du datorren larunbatean Itziarko industrialdeak. Urteurren borobila dela eta, «egindako ibilbidearen garrantzia» azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek, eta azokaren eskaintza oparoaren gainetik «auzolanean sortu eta eraikitako eredua» goraipatu ere.
Publicidad
Ildo beretik, azokaren sorrera ekarri dute gogora: «1994an bere fundazioaren 700. urteurrena bete zuen Itziarrek; eta ospakizun horren baitan egin zen lehendabizikoz azoka, ganadu erakusketa oinarri hartuta, garai hartako testuinguruarekin bat».
Auzolana bultzatu eta nekazari kultura jendarteratzeaz gain, «Itziarren abiatutako herrigintza prozesuak zekartzan gastu burokratikoak ordaindu eta herriko beharretarako finantziazio iturriak finkatzea zuen helburu».
Herria Sortzen ekimenaren eskutik burututako zikloaren ondotik, Itziarko Peria Batzordea osatu zen 2014an, eta ordutik herritar taldeak hartua du bere gain antolaketaren ardura.
Edonola ere, antolakuntza taldeak hainbat berrikuntza moldatu ditu Itziarko periaren 30. edizioa behar bezala ospatzeko. 'Dermatosis nodular' gaitzaren aurkako prebentzio gisa, urriaren 24ko aginduaren ondoren, animaliarik ez da izango aurtengo azokan baina «bestelako alorrei nagusitasun gehiago emango diegu, hutsune hori bete eta azoka indartzeko».
Tonbola eta sagargintza
Larunbatean ospatuko den XXX. Itziarko periaren berezitasunak herri tonbola eta sagargintza erakusketa izango dira.
Azokaren egitaraua 09:00etatik 14:00etara bitartean luzatuko da. Bertako produktuak izango dira ikusgai eta salmentan; eta horretaz gain, «baserriko makinaria, artisau postuak, arropa, tresnak, kinkileria, talogileak eta jan-edana nahieran». Era berean, Asteasuko herritar talde batek baserri tresna zaharren erakusketa jarriko du ikusgai; eta Gipuzkoako Baso Elkarteko teknikariek mahaia jarriko dute, baso kudeaketa onari buruzko azalpenak eskainiz.
Publicidad
Aurten, orain dela urte batzuk egiten zen herri tonbola berreskuratuko dute, Lizarbe Guraso Elkartearen eskutik. Herritar eta arlo ezberdinetatik musutruk eskainitako artikuluak eta opariak jarriko dira enkantean (ostalaritza zerbitzuetan otorduak, nekazalturismo egonaldiak, artisauen lanak, dendetako produktuak...». Tonbolaren funtsa «Itziarko Eskola Txikia izateko prozesuan guraso elkarteak izango dituen gastu berriei aurre egitea» da.
Beste berrikuntza sagargintza eta sagardogintza erakusketa izango da, «Gipuzkoan orain arte egindako handiena», antolatzaileen esanetan.
Euskal jatorria duten 135 bat barietate eramango dira azokara, «sagardotarakoak eta jan-sagarrak». Horiez gain, sagarra bildu eta ustiatzeko makinaria ere izango da ikusgai, sagarrondo txertaketa mota ezberdinen erakusketa mahaiaren ondoan. Aurten lehen aldiz, sagar posturik onenaren saria jarriko da.
Publicidad
Sagargintzari lotutako saiakera honen atariko gisa, 'Euskal sagar barietateak eta oinarrizko zaintzak' hitzaldia izango da bihar (19:00etan) Burugorrin; Fruitel elkarteko teknikaria den Aitor Etxehandiaren eskutik.
Larunbateko peria borobiltzeko 1994an egitasmo hau martxan jarri eta urte haietan hainbesteko lana egin zuten herritarrei omenaldia eskainiko zaie.
«Herria Sortzen ekimenaren juntan aritzen ziren kideak eta bolondres gisa inplikatutako bultzatzaileak»13:00etan omenduko dituzte, azoka eremuan jarri ohi den eskenatokian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión