Ver 28 fotos

Gure Kai taldeko dantzariek Jorrai Dantza eskaini zuten Kalez Kale txistulariekin batera Félix Morquecho
Deba

Debako kaleak urdinez janzten dituen eguna

Aurtengo Sanrokeak azken txanpan dira eta igande honetan Marinel eguna ospatu ostean, festetako bigarren zezenketarekin amaituko dira astelehenean

A. Urbieta

Deba

Domingo, 17 de agosto 2025, 18:09

Ostegunean San Roke jaiak hasi zirenetik Debako kaleetan nagusitu den kolore gorriari urdinak hartu dio igande honetan lekukoa; Marinel egunean ohikoak diren mahonezko alkandora, praka eta gonen kolore urdinak, hain zuzen ere. Lepoan, berriz, koadrodun zapia jantzi dute debarrek ohiko gorriaren ordez.

Publicidad

Egun berezia izaten da hauxe San Roke jaien barruan, dantza eta abesti herrikoiak, kuadrillen arteko jolasak, enbolatuak eta musika ugari uztartzen dituena. Eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Giro ederra izan da nagusi kaleetan goizean goizetik, besteak beste Gure Kaiko dantzariek eta Kalez Kale txistulariek eskainitako Jorrai Dantzari esker, eta jai giro hori egun osora luzatu da.

Bigarren zezenketa

Askotariko hitzorduz beteriko bost egunen ostean, debarrek agur esango diete gaur jaiei, San Rokeren irudiari txupinazoa bota zutenetik soinean duen zapia kenduz. Aurretik, aurtengo bigarren zezenketa egingo da (18:00), Puerto de San Lorenzo ganadutegiko zezenekin eta Fernando Venegas (Salamanca), Rafael de la Cueva (Madril) eta Daniel Sánchezek (Salamanca) osatutako kartelarekin.

.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad