Santa Katalina, 100 hitzetan

Horixe da Debako Udalak eta Cárdenas fundazioak elkarrekin antolatzen duten literatur lehiaketak aurten jarri duen erronka

El Diario Vasco

Viernes, 26 de agosto 2016, 12:33

Ehun hitz ez dira asko, baina ondo aukeratuta eta josita askorako eman dezakete. Debako Udalak eta Cárdenas fundazioan hirugarren aldiz antolatzen duten literatur lehiaketak proposatu duten erronkaren arabera, herriko Santa Katalina baselizaz idartzeko, esate baterako.

Publicidad

Horixe da, hain zuzen 'Deba 100 hitzetan' lehiaketaren baldintza nagusia, Santa Katalinarekin zerikusia duten testuak idaztea. Oinarrien arabera, testuak euskaraz nahiz gaztelaniaz idatz daitezke, eta turismo bulegoan entregatu beharko dira 2016ko urriaren 15a baino lehen, paperean edo euskarri informatikoan.

Bi sari egongo dira hizkuntza bakoitzeko; 500 euro eta 200 eurokoak, hurrenez hurren. Kultura zinegotziak izendaturiko epaimahaia arduratuko da sarituak zein diren erabakitzeaz. Aurkezten diren lan guztiak Debako Udalaren eta Cárdenas Fundazioaren eskuetan geratuko dira, baita hauen erreprodukzio eta hedapen eskubideak ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad