Mitxoletak. Haziak lortu eta etxean landatu. UGGASA

'Lurzurola: Tú, la Tierra y Urola' kanpaina berriarekin haziak eskuratu itzazu

GALILEA

EZKIO.

Miércoles, 27 de junio 2018, 00:19

Urola Garaiako lau Udalek, Uggasarekin batera, «Lurzurola: Tú, la Tierra y Urola» kanpainia jarri dute martxan dagoeneko, ekainaren 22an ospatu den Lurzoruaren eta Lur Emankorren Nazio arteko Eguna gure bailarako biztanleek ere ospatu dezaten.

Publicidad

Herritarrek lurzoruaren garrantziaz jabetu gaitezen asmoaz luzatzen dute oraingoan kanpaina, eta honetarako ideia polita izan dute, mitxoleten haziak eskuratzeko aukera ematen dute, hauek landatzeko deialdia herrietako bizilagunei luzatuz.

Legazpi, Urretxu eta Zumarragako kaleetan ibilbide motz banatan topatzen ditugu egun hauetan lurzoruaren garrantziaz eta babestearen beharraz jabetzeko marrazkiak eta mezuak dituzten txartelak. Ezkioren kasuan, berriz, herriko lau gune aukeratu dira kanpaina honi garrantzia emateko.

Herriko iragarki tauletan, kultur etxean, kiroldegian eta abarren dauden haziak dituzten papertxotako bat hartzeko gonbitea luzatzen digute antolatzaileek. «Hartu haziak eta erein itzazu etxeko loreontzi batean, ureztatu eta mitxoletak lortuko dituzu», diote.

Lau guneetan

Kanpaina honi Ezkion ere nabarmena emateko lau gune desberdin aukeratu dituzte antolatzaileek. Egun hauetan, aukeratutako guneetan, mitxoleten haziak dituzten papertxoak eskuratzeko aukera izango dute biztanleek.

Publicidad

Gure herriaren kasuan: udaletxean (Santa Lutzi), Ezkioko ostatuan, Goza ostatuan eta Igartubeiti baserri Museoan izango ditugu eskuragarri haziak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad