Bertso txapelketako irabazleak, epaimahaiko kideekin eta Haztegi Ikastolako zuzendaria den Sagrario Etxaberekin.

Irune Azpeitia, Paul Beiter eta Gari Ugarte, bertsotan txapeldun

Lehen aldiz, mailakako bertso lehiaketa antolatu du Haztegi ikastolak

CRISTINA LIMIA

LEGAZPI.

Sábado, 27 de marzo 2021, 00:18

Haztegi Ikastolak lehen aldiz burutu du mailakako bertso lehiaketa. «Gure helburua bertsogintza lantzea da, euskararen erabilera sustatzea eta literatur zaletasuna bultzatzea», aditzera ematen dute ikastetxetik.

Publicidad

Lehiaketa martxoaren 9an ospatu zen. «Azpimarratzekoa da ikasleen artean ekimenak piztu duen interesa. Horren lekuko da izandako partaidetza handia», nabarmentzen dute pozik ikastolatik.

Ondorengo gai hauen inguruan aritu ziren parte hartzaileak: «Lehen eta bigarren kategoriakoak, ohiko moduan, gosariko azken mokadutxoa ahoan, ikastolara abiatu ziren lanerako gogo zipitzik gabe. Igogailuan sartu eta egundoko ezustekoa hartu zuten... Hirugarren kategoriakoak aldiz, aspalditik zeramaten zalantza batekin, zer ote da zoriona? Otu zaie amonari galdetzea, hark jakingo baitu horren gainean zeozer. Zer erantzun die amonak?».

«Ekitaldi honekin hasiera eman diogu ibilbide bati eta tinko eutsiko dio horrelakoekin Haztegi ikastolak euskara sustatzeko lanari», adierazten dute.

Mariaje Telleria, Sorkunde Uzkudun eta Aitor Gurrutxagak osatutako epaimahaiak ezarritako irizpideen arabera baloratu dira lanak eta kategoriaz kategoria sariak joan den martxoaren 25ean eman ziren.

Irabazleak Irune Azpeitia, Paul Beiter eta Gari Ugarte izan dira. Zorionak!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad