Legazpi

Harrera Elkartearen aurkezpena Legazpin

C.L.

LEGAZPI.

Martes, 4 de noviembre 2025, 20:31

Harrera Elkartearen aurkezpena egingo da ostegun honetan, 18:30ean, kultur etxean. Elkarteko kidea den Aduna Mendizabalek elkartearen eta bazkidetze kanpainaren berri emango du. «Azken urteetan euren zigorrak bete izanagatik kalera irteten ari diren preso kopurua asko handitu da, 2018an zeuden 300 presoetatik egungo 110era pasatuz. Erdia inguru, erdi askatasun egoeran daude eta ondorioz gure elkartearen lana biderkatu egin da», azaltzen dute. «Presoek etxeratzean guztion laguntza behar dute. Urte guzti hauetan, ehundaka dira laguntza jaso dutenak. 2024an bakarrik, 117 dira laguntza jaso duten espetxetik irten edo erbestetik itzuli direnak. Kanpaina honen erronka, arrazoi politikoen ondorioz espetxea, erbestea edo deportazioa pairatu duten pertsonen etxeratzea modu duinean gauzatzeko lan asistentziala finantzatzeko 5.000 bazkide lortzea da», aditzera ematen dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad