Udaletxeko eraikuntzaren obrak aurreratuta daude eta espero dutenez guztia otsailean amaituko da. GALILEA

Udaletxeko berrikuntza guztia otsailean amaitzea aurreikusten dute

Eraikinaren atzekaldean parrila bat kokatuko da, ostatuarentzat, eta sukaldearen ondoan ate bat irekiko da zuzenean bertara iristeko

MIRYAM GALILEA

itsaso.

Martes, 29 de diciembre 2020, 00:12

Uztailaren 28an hasi ziren udaletxeko bigarren faseko obrak eta poliki-poliki aurrera doaz hauek. Urtea amaitu bitartean bukatzea espero zuten baina azken berrien arabera guztia otsailean amaituta egotea da ideia. Bestetik, obrak hasi zirenetik udal bulegoak elizatariko eskola zaharrean kokatuta daude.

Publicidad

Aurreko fasean udaletxeko lehen solairuan egindako berrikuntzak anitzak izan dira: komuna publikoak eraiki dituzte, kaletik sarrera dutenak; udal bulegoen egokitzapena egin da, irisgarritasuna bermatzen duen sarrera ere moldatu dute aldapa bat jarriz... eta bigarren faseari heldu zioten uztailaren bukaeran, oraingoan, eraikineko teilatua eta ganbararen egokitzapena aurrera eramaten ari direlarik.

Udaletxeko ganbara eta teilatuko obra Joseba Zubillaga Sestorain aurrera eramaten ari da eta hasiera batean hilabete honetan amaitzeko ideia bazegoen ere, otsailean bukatutzat emango dute. «Nahiko aurreratuta dago. Teilatuan eguzki-plakak jarrita daude dagoeneko eta argia sartzeko sabai-leihoak baita ere. Bi jarri dira isuri bakoitzean, guztira zortzi direlarik», azaltzen du Gorka Sasieta Batzorde Kudeatzailearen lehendakariak.

Teilatuan legeak eskatzen duen 'línea de vida' izeneko metalezko kable bat jartzea falta dela adierazten du ere, teilatuan segurtasunez ibili ahal izateko (teilatura zerbaitetara igo beharra suertatzen denean). Aurrera eraman diren lanen artean eraikinaren kanpoko lau aldeak ere margotu dira. Horrela, aipatutako 'línea de vida' teilatuan jarritakoan, eraikinaren buelta osoan jarrita dauden andamioak kendu ahal izango dira.

Ganbararekin erabat bukatzeko, zoruaren akabera, eta bertara igotzeko eskailera berria falta dira, instalazio elektriko eta berogailu sistemarekin batera. Bestetik, «eraikinaren atzekaldean aurreikusita dago parrila bat egitea ostaturako. Sukalde ondoan ate bat irekiko da, parrilara zuzenean irten ahal izateko. Teilatudun eranskin bat izango da», azaltzen du Sasietak. Lehendakariak esandakoaren arabera obra hau guztia otsailean bukatzea espero da.

Publicidad

Obra hasi zenetik Itsasoko Udal bulegoak eskola zaharreko lokalean kokatuta daude, elizatariko lokalean, eta momentuz hor egongo dira obra amaitu bitartean. Alkateak azaltzen duenez, baliteke obra amaitu baino lehen leku aldaketa egin ahal izatea, baina momentuz ez dago ziurtatuta.

Dena den, betiko ordutegia mantentzen jarraitzen dute: egunero 9:30etatik 13:00etara, asteazkenetan izan ezik (15:30etatik 19:15etara).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad