Itsaso
Amaiera festa bihar musika eta afari-meriendarekinJueves, 20 de abril 2023, 22:15
Bihar arratsaldean ospatuko den festa batekin emango dio amaiera Igartubeiti Baserri Museoak aurtengo Barne Begiradak egitasmoari. 18:00etan abiatuta, honako hau da egitaraua: Barne Begiradak-eko partaideekin topaketa; 'Barne Begiradak. Sorkuntza garaikidea landatartasunetik' dokumentalaren proiekzioa eta Sara Azurza abeslari eta konpositorearen kontzertua, popa eta soulaz gozatzeko aukera Igartubeitiko dolarean. Eta eguna behar den bezala bukatzeko, afari merienda. Festan parte hartzeko izen-ematea https://www.igartubeitibaserria.eus/ webgunean egin daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión