Ezkio

'Ziarraize' filma azaroaren 8an Igartubeitin

Cristina Limia

Ezkio-Itsaso

Martes, 28 de octubre 2025, 20:10

Datorren azaroaren 8an, Igartubeiti baserri museoak 'Zinema eta landa eremuko emakumeen zikloa' hartuko du 17:00etan. «Zine-erakusketa ibiltaria da eta landa-ingurunean bizi diren emakumeei eskainitako filmak ematen dira bertan. Urtero ospatzen da urriaren 15etik aurrera, 'Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan'», azaltzen dute Igartubeititik. «Guk 'Ziarraize', Nafarroako Aurizberri herrian elkarlanean egindako filma eskainiko dugu eta filma eskaini ondoren ekoiztetxe eta filmean parte hartu zuten Aurizberriko biztanleekin solasaldia izango da», iragartzen dute. Hiruki Filmak ekoiztetxeak (Marina Lameiro, Garazi Erburu, eta Ione Atenea) Aurizberri-Espinal herriko biztanleak gonbidatu zituen beren komunitatearen erretratu filmikoa egitera. «Eta prozesu horri esker, parte-hartzaileak ikusle huts izatetik zinemaren egile izatera igaro ziren. Sormena eta autoirudikapena sustatu zituzten, partaidetza-batzarren bidez. Batzar horietan, beren filmetan zer sartu erabaki zuten», aditzea ematen dute. «Bizitza lasaia da Espinalen, errutina eta ospakizuna bata bestearen atzetik eta urtaro bakoitzak adierazten du zer egin behar den. Egurra moztu eta moztu, ganadua bazkatzera atera. Lantegiak egunero betetzen du bere lana eta herriko dendan albisteak elkarrizketaz elkarrizketa partekatzen dira. Neguko hilabeteetan film kolektibo bat sortzeko prozesua hasi zuten arte. Gizon batzuek ezin sinetsita zioten emakume batzuk ez zeudela gaueko orduetan. Inork ikusten ez zuen tokian, eguna bukatzean antzinako jakituria biltzen zen... Nafarroako Aurizberrin gau batzuetan emakumeak desagertu egiten ziren eta inork ez zekien ezer haiei buruz hurrengo egunera arte. Zenbaitek fenomeno hori sorginkeriarekin eta akelarreekin lotzen du, mende batzuk lehenago gizartearen oinarri fundamentalistenak astindu baitzituzten», azaltzen dute. Filmaz gozatzeko aurrez izena eman beharra dago igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatziz edo 943 72 29 78 telefono zenbakira deituz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad