Kultur egitarau berria osatzen hasteko bilera hilaren 16ean
MIRYAM GALILEA
Domingo, 7 de noviembre 2021, 01:55
Asko eta anitzak izan dira Ezkio-Itsason aurrera eraman izan diren ekintza kulturalak urtetan zehar. Hala ere, azkenekoetan egoera dela eta mugimendu gutxi egon da herrian eta giroa berpizteko nahiean bilera bat aurrera eraman zen aurreko astean herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko asmoarekin. Orain bigarren bilera bat proposatzen du Udalak.
Publicidad
Orain arte gindako lana eta indarrean egon den egitaraua aztertu, eta bertaratu ziren herritarren proposamenak jaso ziren lehenengo bileran; orain, gaiari berriro heldu eta egitarau berri bat osatzen hasteko proposamenarekin dator Udala, bilera hau azaroaren 16an ospatuko delarik, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Udaletxean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión