Ezkio-Itsaso

'Kizkitzako eguna' ospatuko dute meza, erromeria eta afariarekin

Cristina Limia

Ezkio-Itsaso

Sábado, 6 de septiembre 2025, 20:57

Astelehen honetan, irailak 8, Kizkitzako amaren eguna ospatuko dute egun osoko egitarauarekin. Eguerdiko 12:00etan meza egongo da (eguraldia ona bada, plazan). 13:00etan erromeriari hasiera emango diote Baltzola eta Andonegi trikitilariekin, 14:00etan bazkarirako tartea izango da eta 16:00etan erromeria izango da berriz. 17:30ean toka lehiaketa herrikoia egongo da eta 20:30ean Itsasoko plazara jaitsiera egingo dute. Honekin batera, Mandubiko Bentan Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin erromeria egongo da eguerdian eta arratsaldean eta 21:30ean afaria ospatuko dute Itsason, Baltzola eta Andonegiren doinuekin. Ostatuan prestatukoa afarira izena eman ez dutenek bere afaria eraman dezakete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad