Ezkio-Itsaso

'Kizkitzako eguna' ospatuko dute astelehenean egitarau borobilarekin

Cristina Limia

Ezkio-Itsaso

Jueves, 4 de septiembre 2025, 20:19

'Kizkitzako eguna' egitarau oparoarekin ospatuko dute astelehenean. Eguerdiko 12:00etan meza egongo da (eguraldia ona bada, plazan). 13:00etan erromeriari hasiera emango diote Baltzola eta Andonegi trikitilariekin, 14:00etan bazkarirako tartea izango da eta 16:00etan erromeria izango da berriz. 17:30ean toka lehiaketa herrikoia egongo da eta 20:30ean Itsasoko plazara jaitsiera egingo dute. Honekin batera, Mandubiko Bentan Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin erromeria egongo da eguerdian eta arratsaldean eta 21:30ean afaria ospatuko dute Itsason Baltzola eta Andonegiren doinuekin. «Norberak bere afaria eraman dezake edo Ostatuan prestatuko den odolki, patata eta arrutza-nahasia eta oilaskoa saltsan afaldu aldez aurretik izena emanez, azken menu honen prezioa 18 eurokoa izango da, postrea eta edaria barne», azaltzen dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad