Ezkio

Herri Jaian egingo den herri kirol jaialdirako izena emateko epea irekita dago

Jueves, 7 de agosto 2025, 21:29

Udazkenerako ekitaldi berezi bat antolatu nahi da Ezkion, 'Herri jaia'. Urriaren 18an ospatuko da eta, egun horretan, herritarren arteko herri kirol jaialdi bat egiteko asmoa dute antolatzaileek. Ekitaldia ahalik eta egokien prestatzeko, herri kirol jaialdian parte hartu nahi duten herritarren izena ematea ireki dute. Taldeak adin ezberdinetako partaideez osatuta egongo dira, bai haurrak, gazteak zein helduak. Izena emateko udaletxera deitu behar da, 943.721.303 zenbakira. Abuztuaren 24an amaituko da epea eta, ondoren, bilera bat antolatuko da taldeak osatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad