Ezkio

'Ezkioko Herri Festa' urriaren 18an ospatuko dute

C.L.

ezkio-itsaso.

Miércoles, 1 de octubre 2025, 20:58

Dagoeneko prest dute Ezkioko Herri Festaren egitaraua. Urriaren 18an ospatuko da Ezkioko goiko kaskoan, egun osoko ekintza sorta oparoarekin. Jaia Gari eta Txibilter trikitilarien doinuarekin hasiko da. Biek festa girotuko dute egun osoan zehar, 11:30etatik 19.00etara. Eguerdiko 12:00etan, herritarren arteko herri kirol jaialdia egingo da eta 14:00etan, herri bazkaria ospatuko da Euskal Parrilaren eskutik. Bertan izena emateko epea urriaren 10era arte dago zabalik. Tiketak udaletxean eskuratu daitezke. Helduen menuaren prezioa 35 eurokoa da eta haurrena 12 eurokoa.

Publicidad

Bazkalostean, zezen mekanikoa egongo da haur, gazte eta helduentzat eta 19:00etatik 21:00etara, Trikidantz Erromeriaz gozatzeko aukera egongo da. Ondoren, ogitartekoak eska-tzeko aukera egongo da Argindegi ostatuan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad