Onati

Eltzia taberna-kafetegiaren ustiaketa lizitaziora atera du Udalak

M. G.

OÑATI.

Sábado, 26 de julio 2025, 21:22

Eltzia taberna-kafetegiko azken kudeatzaileak 2023ko uztailean sinatutako kontratua amaitu berritan, lehiaketa ireki bidezko lizitazio prozesua berriro abian jarri du Udalak.

Publicidad

Zerbitzuaren kudeaketa, administrazioa eta ustiaketarako derrigorrezko baldintzak, betebeharrak eta zehaztasunak jasotzen dira oinarritan, baita lehiaketara aurkeztu ahal izateko interesdunek bete beharko dituzten eskakizunak ere. EAEko kontratazio atarian zein udalwebgunean ikusgai eta eskuragarri daude. Nahi duenak dokumentazio hau fisikoki ere eskuratu ahal izango du HAZ-en.

Irailaren 22a arteko epea izango dute interesdunek eskaintzak aurkezteko. Agiri administratiboen egokitasuna eta eskaintza tekniko eta ekonomikoa baloratuko ditu udalak eta puntuazio altuena jasotzen duen esleipendunari egotziko zaio zerbitzua. Bi urterako kontratua izango da, bi urte gehiago luzatu ahal izango dena.

Bestalde, lehiaketara aurkezteko interesa dutenek aukera izango dute instalakuntzak bertatik bertara ikusteko. Bisita eguna irailaren 12a izango da, 10:00etan eta 15:00etan eta partaidetza@onati.eus helbidean edo udaleko telefonora deituta (943 7804 11) jakinarazi beharko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad