Onati
'Azaroan zuk erosi, guk saritu' kanpainak 2.500 euro zozketatuko ditu saritanKanpaina berria abiatu du Txanda merkatarien elkarteak
M. G.
oñati.
Miércoles, 22 de octubre 2025, 20:13
'Azaroan zuk erosi, guk saritu' leloa aukeratu du Oñatiko Txanda Merkatarien Elkarteak kanpaina berria aurkezteko. Azaroaren 19ra arte, erosketak Txandako dendetan egiten dituzten bezero guztien artean 500 euroko sari bat eta 200 euroko 10 sari zozkatuko ditu elkarteak, azaroaren 20an, 2.500 euro guztira.
Publicidad
11 sari horiek erosketa txarteletan emango dira eta astebeteko epean, azaroaren 22tik 28ra, gastatu beharko dira, gutxienez 4 establezimendu desberdinetan enplegatuz.
'Azaroan zuk erosi, guk saritu' kanpainaren helburua da Gabonak aurreko asteetan tokiko erosketak sustatzea. Zozketan parte hartzeko, bezeroek erosketa ticketa dendetan jarriko diren postontzietan sartu beharko du, izen-abizenak eta telefonoa idatzita. Sari-banaketa, azaroaren 22an egingo da plazan (9:30ean) eta egun berean hasiko da saria gastatzeko astebeteko epea.
Kanpaina berri hau 'Herrixan erosi zuk irabazi kanpainarekin' bat dator. Promozio kanpaina paralelo horretan Gaztelekuak urte amaierara arte antolatu dituen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko dira, hamarna sarrera kontzertuko. Sukena eta Indabe taldeek azaroaren 7an emango duten kontzerturako sarreren zozketarako txartelak banatzen ari dira jada.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión