Eskoriatza
Udako geldialdia aprobetxatuz hainbat hobekuntza gauzatu ditu UdalakEuskaltegiko eta Ibarra futbol zelaiko aldageletako zorua berritu dira, besteak beste
M.G.
eskoriatza.
Sábado, 6 de septiembre 2025, 20:53
Uda honetan zehar hainbat hobekuntza gauzatu ditu Udalak herritarren herritarren beharrei erantzuteko helburuarekin.
Publicidad
Lehenik eta behin, Euskaltegian esku hartze garrantzitsua egin da; bertako lurzorua berritu da, ikasleei espazio erosoago bat bermatuz. Bestetik, Ibarra futbol zelaiko aldageletan konponketak egin dira. Zehazki, aldageletako zorua berritu da eta dutxen emaria hobetzeko interbentzioa egin da.
Horrez gain, Leixargarateko txabolan ere berritze lanak egin dira. Udalak UDA-Murrukixo elkarteari dirulaguntza bat eman dio txabolak zituen hainbat hutsune hobetzeko, besteak beste, txabola atzeko paretako kanalizazioa hobetu da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión