Ingumak, euskal komunitate zientifikoaren datu-baseak, 25 urtez egindako ikerketen emaitzak erakutsi ditu Mondragon Unibertsitatean
Ekitaldia Eskoriatzako campusean egin da, eta Ingumak bere txostenen emaitzak erakutsi ditu lehen aldiz Gipuzkoan, 25 urtez ikerketak biltzen aritu ostean
DV
Eskoriatza
Miércoles, 3 de diciembre 2025, 18:32
Ingumak, euskal komunitate zientifikoaren datu-baseak, bere txostenen emaitzak gaur aurkeztu ditu Gipuzkoan, 25 urtez ikerketak biltzen aritu ostean. Aurkezpena Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean izan da, Euskararen Egunean, euskal zientziaren ekoizpenaren garrantzia nabarmendu duen topaketa batean.
Publicidad
Jardunaldian, Mondragon Unibertsitateko Huheziko ikertzaile Amaia Torrealdayk eta Aitor Zuberogoitiak hartu dute parte, eta euskarazko ekoizpen zientifikoaren bilakaera eta garai berrietan gainditu beharko dituen arazoak partekatu dituzte. «Euskarazko testu zientifikoen ekoizpenak beheranzko joera du. Horren adibide da nazioarteko ikerketetan duten eragin txikia», azaldu du Torrealdayk. Erakutsitako datuen arabera, nabarmentzekoa da euskaraz argitaratutako testu zientifikoen % 78 Humanitate eta Gizarte Zientzietakoak direla.
Ingumak, aurten 25 urte bete dituenak, 14.323 egileren eta 220 erakunderen 48.000 ikerketa baino gehiago bildu ditu, eta azaroan aurkeztu zituen emaitzak Bizkaian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión