Ikasleek eginjko patata tortila pintxoak eta bizkotxo zatiak salgai. DV

Arrasate-Mondragón

Mararen aldeko ekintza solidarioak 800dik gora euro bildu zituen

Arizmendiko Gaztelupe guneko DBH3ko ikasleek ekintza solidarioa burutu zuten patata tortila eta bizkotxoa salgai jarriz

El Diario Vasco

Arrasate-Mondragón

Martes, 2 de diciembre 2025, 20:22

Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko DBH 3. mailako ikasleek arrakasta eta ilusio handiz burutu zuten aurreko ostiralean, azaroaren 28an, 'Mara, denon garra' kanpaina solidarioa.

Publicidad

'Ta zer ez da berdin' eskola proiektuaren baitan sortutako ekimen honek Mara haurraren beharretarako dirua biltzea eta gaixotasunaren ikerketa bultzatzea izan ditu helburu.

Kanpaina aurrera ateratzeko, ikasleek hainbat ekintza antolatu zituzten Seber Altube eta Jose Maria Arizmendiarrieta plazan, hala nola, patata tortilla pintxoen eta bizkotxo zatien salmenta, gaztaiaren pisua asmatzeko lehiaketa eta produktu otarren zozketa. Herritarren erantzuna bikaina izan da, eta horren emaitza diru bilketaren zifra da.

Ekintza solidario horiei esker, 800 euro baino gehiago bildu ahal izan dira. Bilketa arrakastatsu honek argi eta garbi erakusten du herriaren babesa eta elkartasuna Mara eta bere familiarentzat. Diru kopuru osoa zuzenean familiari helaraziko zaio, Mararen zaintzarako eta gaixotasunaren ikerketari laguntzeko.

Senideen eskerrona

Mara haurraren familiak bere esker ona adierazi nahi izan du, ikastolaren, ikasleen eta herritarren artean sortutako elkartasun kate honek eskaini dien laguntza eta berotasunagatik. Herrian jarritako bi postuetara gerturatu ziren gurasoak eta Mara bera ere, ikasleek egindako lana eskertzeko. Familiaren eskertzak ikasleak emozioz bete zituzten. Era berean, ikasleek bihotzez eskertu nahi dute herritar guztiek kanpainan zehar erakutsitako elkartasuna, ekarpenak eta parte-hartzea. Elkarlanari eta komunitatearen babesari esker lortu da helburua, argi utziz Mara denon garra dela.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad