Arrasate

'Egiarekin Topaketak' antolatu dituzte Angiozarren eta Arrasaten

K. O.

arrasate.

Sábado, 13 de septiembre 2025, 20:37

Intxorta Elkarteak eta Angiozarko Bailarako Batzordeak 'Egiaren topaketak' antolatu dituzte irailaren 26an faxistak Arrasaten sartu zirenaren 89. urteurrenaren oroigarri.

Publicidad

Lehenengo hitzordua irailaren 20an Angiozarko Goimendi auzoan izango da. Munaortuko bunkerraren ibilbidea aurkeztuko da.

Goizeko 10:00etan hitzaldia egongo da San Miguel Monte ermitan, eta jarraian Munaortuko bunkerrera (40 minutu) ibilbidea abiatuko da. Itzuleran luntxa egongo da San Miguel Monte baselizan.

Lore eskaintza

Bigarren hitzordua Arrasaten izango da, irailaren 24an. Kulturateko areto nagusian 'Hondarribiko Gorria-Jesus Carrera' dokumentala emango da arratsaldeko 18:30ean. Zuzendaria Aitor Bastarrika zuzendaria bertan izango da.

Hirugarrren hitzorduairailaren 26an izango da, ostirala, eta hiru ekintzetan banatuko da. Lehenik eta behin, arratsaldeko 18:30ean lore eskaintza egingo dute Debagoieneko Eraildako eta Desagertuen monolitoan, Arizmendarrieta plazan.

Arratsaldeko 19:00etan, berriz, Juan Arzamendi Musika Etxean 'Beste aldea. Gizona ez den hori' ikusentzunezkoa proiektatuko da. Itziar Juaristi, Lorea Elorriaga eta Irati Alvarez egileak bertan izangoda dira. Azkenik, 19:30ean Nati Roak, Hedoi Etxartek eta Maite Aristegik, gutun bana irakurriko diete amandreei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad